NDFk Espainiako bankuen azterketari hasiera eman dio
Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) misioa Espainia laugarrengoz bisitatzen ari da eta hamabost bat bankurekin biltzea espero du. Bilerak gaur hasi dituzte Espainiako Bankuaren egoitzan, sektorearen erreforma prozesua aztertzeko.
Printzipioz, azken orduko aldaketarik ez baldin badago, NDFko ordezkariak Bankia, Unicaja eta Liberbankeko zuzendariekin bildu behar ziren gaur, entitateetako iturriek baieztatu dutenez.
Aldaketarik ez badago, astearte honetan NCG, Cajamar, Bankinter eta Banco Popularrekin bilduko dira, eta asteazkenean Caja3, Ibercaja eta Ceissekin.
Agendaren arabera, NDFko teknikariak CatalunyaCaixa, Sabadell, Kutxabank eta Santanderreko ordezkariekin bilduko dira, eta ostiralean Caixabank, BBVA eta BMNkoekin. BMNk berregituraketa egitasmoa aurkeztu beharko du erakundearen aurrean. Planarekin gastuak % 55 murriztu nahi ditu entitateak 2014an.
Washingtonetik etorritako adituak Espainiako agintariekin ere bilduko dira.
Laugarren txostenaren aurreneko ondorioak irailaren 30ean argitaratuko dituzte eta agiri osoa azaroaren hasieran jakitera emango dute.
100.000 milioi euroko programa abenduan amaitu aurretik troikaren azkenaurreko misioa da. Diru-laguntza 2012ko uztailean jaso zuen Espainiak, finantza sistema onbideratzeko. Hala ere, orain arte 40.000 milioi euro erabili ditu soilik.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.