1.100 enpresa desagertu dira aurten EAEn, Confebasken arabera
1.100 enpresa eta 1.592 autonomo desagertu dira EAEn, 2013ko urtarriletik urrira bitartean. 2012ko datuak hobetu egin dira, baina, hala ere, beherakada "oso garrantzitsua" dela jakinarazi du gaur Confebask patronalak.
Enpresen erakundeak esan duenez, 2008ko maiatzean krisia hasi zenetik, 7.367 enpresa (% 11,3) eta 17.542 autonomo (% 9,2) galdu dira.
Urrian, Euskal Autonomia Erkidegoko 188 enpresak Gizarte Segurantzan izena eman dutela azpimarratu du Confebaskek, bigarren hilabetez jarraian gora egin duela esanez.
2012ko urrian jasandako beherakadari aurre egiten dio datu horrek, baina urteko balantzea negatiboa da hala ere, 1.100 enpresa desagertu baitira urtarriletik urrira bitartean.
Enpresen suntsipen erritmoak behera egin du urrian, urtetik urterako % 2,3an kokatuz (irailean % 3an gelditu zen). Horrek apirilean hasitako beherako bideari jarraipena ematen dio, 2012ko urritik 2013ko hilabete berera bitartean 1.374 enpresa galdu diren arren.
Autonomoei dagokienez, urtetik urterako narriadura lau hamarren jaitsi da urrian, % 0,8raino. 2008ko abendutik izan den jaitsierarik txikiena da.
Urtarriletik irailera bitartean, 435 hartzekodunen lehiaketaren berri izan du Confebaskek, 2012ko lehen bederatzi hilabeteetan baino gehiago (378). Igoera hori moderatuagoa da 2012an izandakoa baino, iaz % 44 igo baitzen.
Urrian 765 autonomo berri erregistratu ziren, iazko hilabete berean baino gehiago (94). Hala eta guztiz ere, urtarriletik urrira bitartean 1.592 autonomo desagertu dira.
Euskal patronalak azpimarratu duenez, enpresek eta autonomoek gora egin duten arren, beherakada "oso garrantzitsua" da oraindik ere. Hori dela eta, "lehentasunezkoa izaten jarraitzen du enpresen biziraupena eta lehiakortasuna bermatzea, estimulatzeko eta babesteko neurri berriak hartuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.