Telebistaren 'lapurreta' salatu eta Fabraren dimisioa eskatu dute
Manifestazio jendetsua egin dute Valentziako hirigunean Valentziako Irrati Telebista publikoaren (RTVV) lapurreta salatu eta Alberto Fabra Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko.
Valentziako telebistaren emisioa eten egin zuen ostiralean Valentziako Gobernuak.
Langileen iturrien arabera, 60.000 pertsona izan dira manifestazioan; Udaltzaingoak, berriz, 3.500 eta 4.000 pertsona zenbatu ditu.
Manifestazioa 18:00etan hasi da, San Agustin plazan, 'Fabra, dimisioa' eta bestelako leloak zituzten pankartekin: 'Lapurreta!', 'Aski da!'. Bertan bildu direnek ere lelo gehiago oihukatu dituzte: 'a és un colp d'Estat' ('hau estatu kolpea da' edo 'No teniu vergonya' ('Ez daukazue lotsarik')
Vincent Mifsud RTVVko enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, "ostiralekoa astakeria izan da eta herritarren erreakzioa horren ondorioa da". "Gizarteari egindako erasoa izan da, gizarteak bere hizkuntza erabiltzen duen irrati eta telebista nahi duelako".