EAEko 36.000 gazte ez dira ikasle ez langile
16 eta 24 urte bitarteko EAEko 35.800 gaztek ez dute lanik egiten eta ezta ikasten ere, Eustatek eskainitako datuen arabera.
Krisi ekonomikoak eta langabeziak talde horren kopuruak gora egitea eragiten du.
Duela hamarkada bat hasi ziren soziologoak sektori sozial horren portaera ikertzen. Garapen bidean dauden herrialdetan bereziki garrantzitsua den sektorea da, baina 2008an hasi zen krisi ekonomikoa dela eta, gero eta gehiago zabaltzen ari da.
Langabezia tasa altua, eskola uztea, seme-alabak gazte izatea eta familien arazo sozioekonokikoak dira fenomeno horren arrazoi nagusiak. Espainian, lanik eta ikasketarik egiten ez duten gazteen tasa % 23,8 da, garai ekonomiko hobea zegoenaren bikoitza.
Europako Batasuneko batez bestekoa % 17 da, Eurostaten azken datuen arabera.