Euroguneko ekonomia eztabaidagai Bilbon
Mundu mailako goi-bilera ekonomikoa hartzen ari da Bilbo gaur, Euroguneko hazkunde ekonomikoa erdigunean jarrita. Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria buru dela, mundu osoko ekonomia adituak eta agintariak bilduko dira. Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregea ere bertan izango da.
Guggenheim museoak hartuko du Espainia Foro Globala 2014 goi-bilera ekonomikoa, Kanpo Merkataritza Institutuak antolatuta. Irekiera hitzaldia Espainiako erregeak egin du, eta, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria dago bertan. Itxiera ekitaldiko diskurtsoa, berriz, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Luis de Guindos Ekonomia ministroak eskainiko dute.
"Espainia: egonkortasunetik hazkundera" goiburupean, zazpi mahai-inguru egingo dituzte denera. Europako komisarioak, hainbat ekonomia erakundetako zuzendariak eta Espainiako enpresa nagusietako presidenteak izango dira eztabaida-gune horietan.
Euroguneko ekonomiaz arituko dira oro har, baina begirada Espainiari zuzenduta; Espainiak susperraldi ekonomikorako bidea hartu duen edo oraindik egoera egonkortzeko murrizketa gehiago behar diren aztertuko dute adituek.
Goi-bilera gaur abiatu da, baina atzotik hasi da Bilbo goi-agintariak hartzen. Espainiako erregea, esaterako, Lagarderekin eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearekin bildu da igandean Bilbon.
Irekiera hitzaldiaren ondotik, Lagardek ekingo dio saioari, eta hasteko, mahai gainean jarriko duen galdera, honakoa: "Hazkunde ekonomiko jasangarriaren atarian al dago Europa?". Dijsselbloemek ere gai horri helduko dio bere agerraldian.
Enpresa txiki eta ertainen finantzazioaren inguruko hausnarketa egingo dute hirugarren mahai-inguruan, Werner Hoyer Europako Inbertsio Bankuko presidenteak eta Maria Luis Albuquerque Portugalgo Finantza ministroak zuzenduta.
"Europaren lehiakortasuna mundu globalean" izenburua duen eztabaidak hartuko du ondoren lekua; Michel Barnier Europako Barne Merkatuko eta Zerbitzuetako komisarioa izango da hizlaria, eta bere ondoan izango ditu Espainiako enpresa handienetako buruak: Cesar Alierta (Telefonica), Francisco Gonzalez (BBVA), Pablo Isla (Inditex) eta Ignacio Sanchez Galan (Iberdrola).
Bazkalostean, berriz, Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeko idazkari nagusiak, Angel Gurriak, hartuko du hitza, "Europan erreformak: aurrerapenak eta erronkak" gaia lantzeko. Ondotik, "Globalizazioaren aukerak Europako enpresentzat" izenburua hartuta, Karel de Gucht Europako Merkataritza komisarioaren txanda izango da. Honek ere, Espainiako hainbat enpresaburu izango ditu alboan gaia jorratzeko: Jose Llado (Tecnicas Reunidas), Carlos Palacio (Talgo), Francisco Riberas (Gestamp) eta Jorge Sedagorta (Sener).
Azken mahai-ingurua Joaquin Almunia Lehiarako komisarioak zuzenduko du, "Produktibitatea, berrikuntza eta lehiakortasuna" goiburu duela. Jose Manuel Soria Espainiako Energia, Industria eta Turismo ministroa izango du mahaikide Almuniak, Rosa Garcia (Siemens España) eta Jose Vicente de los Mozos (Renault España) enpresaburuekin batera.
Itxiera ekitaldia Rajoy eta De Guindosen eskutik etorriko da, eta Start-ex sarien banaketarekin itxiko ditu ateak goi-bilerak.
Orotara 400 gonbidatuk hartuko dute parte foroan, eta Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko 50 hedabidetako 230 kazetari daude akreditatuta bilera jarraitzeko.
Kanpo Merkataritza Institutuak antolatutako bilera Bilbora ekartzeko lehen saiakerak PPk egin zituen, eta EAJren babesa jaso zuen ondoren.
Protestak
Kritika ugari piztu du goi-bilerak, eta protesta ekitaldi ugari antolatu dira, foro ekonomikoan defendatuko dituzten politika ekonomikoak salatzeko. Gaur bertan, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituta, manifestazio jendetsua egin dute Bilbon. Biharko beste martxa bat deitu dute sindikatu abertzaleek, EH Bilduren babesarekin.
Bizkaiko Elizak ere zorrotz kritikatu du goi-bilera; Caritasek eta beste eliz elkarte batzuek salatu dutenez, eragile sozialen, langabeen eta txirotasunean bizi diren pertsonen presentzia falta da foro honetan.
Bilbon eta inguruetan segurtasuna bermatzeko, Ertzaintzak, Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean, dispositibo berezia jarri du abian, Bizkaiko hiriburuan inoiz ezagutu den segurtasun-dispositiborik handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.