Langabezia datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5.500 langabe gehiago daude EAEn

Madrilen ostean, EAEn egin du behera gehien okupazio tasak. Nafarroak du Espainiako langabezia tasa baxuena: %17,12koa.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Langabeziak gora egin du EAEn azken hiruhilekoan

Estatuko langabezia tasak % 0,04 egin du behera urteko lehen hiruhilekoan (2.300 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian), aurrekoarekin alderatuz, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

Inkesta horren arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan 5.500 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn, eta 178.900 langabe daude guztira; beraz, langabezia tasa % 17,36koa da.

Okupazio tasak behera egin du nabarmen Madrilen (% 4,52) eta EAEn (% 3,29). Nafarroan, berriz, tasa horrek gora egin du (% 0,40), eta, ondorioz, Nafarroako Foru Erkidegoak du Espainiako langabezia tasa baxuena: % 17,12koa.

Urteko lehen hiru hilabeteetan guztira 5,9 milioi pertsona zenbatu dituzte langabezian. Hala ere, 2014ko lehen hiruhilekoan biztanleria aktiboak % 0,81 egin du behera eta, horrenbestez, langabeziaren inguruko datuak bi hamarren egin du gora (% 25,93). Epe horretan, 184.600 pertsona gutxiagok izan dute lana; guztira 16,9 milioi pertsona zenbatu dituzte lanean.

Bestalde, kide guztiak langabezian dituzten etxeen kopuruak ere gora egin du % 2,75, eta dagoeneko 1,9 milioi etxetan daude egoera horretan.

Kontrako egoeran dauden etxeen kopuruak behera egin du % 0,32.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X