Pribatizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk Kutxabanki buruz 'egia esaten ez' duela adierazi du EAJk

Halaber, sindikatua estrategian ezker abertzalearekin bat datorrela azaldu du, "eskutik helduta batera doazelako Kutxabanken kontrako desegonkortze kanpainan".
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar EAJko presidentea. Artxiboko irudia. EFE

EAJk astearte honetan ohar batean azaldu duenez, ELA sindikatuak Kutxabanken etorkizunari buruz "gezur larriak" esan ditu.

"Gezurtia da egia esaten ez duena, eta atzokoan ELAko buruek ez zuten egia esan. Ezin da geldiarazi oraindik hasi ez dena, gertatu ez dena geldiarazterik ez dagoen modu berean, Kutxabanken ustezko pribatizazio horrekin gertatzen den moduan", adierazi du EAJk.

"Kutxabank bere ezarleen agindupean dago, bere bezero eta erakunde sortzaileen mende dago. ELAk, beraz, ez dagokion egitekoa bereganatu du; ez du ordezkaritza ez Kutxabanken ezta erakundeetan ere", gaineratu du alderdi nazionalistak.

Halaber, sindikatua ezker abertzalearekin bat datorrela azaldu du, "elkarrekin abiatu direlako Kutxabank ahultzeko estrategian".

"Hiru euskal kutxak iraganean eta Kutxabank orain aldian, esku onetan egon dira, daude eta egongo dira, ondo kudeatuta", nabarmendu du EAJk.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X