Bezero bati 35.000 euro itzuli beharko dizkio Laboral Kutxak
Gasteizko epaitegi batek Laboral Kutxaren kontrako epaia eman du, eta Eroskiren ekarpen subordinatuetan inbertitutako 35.000 euroak itzuli beharko dizkio Laboral Kutxak argiketari bati. Epailearen iritziz, ez da frogatuta geratu entitateak argi azaldu ziola bezeroari produktua betiko zela.
Eroskiren lehentasunezko akzioak erosteko kontratua 2007ko ekainaren 29an sinatu zuten bezeroak eta Laboral Kutxak. Dirua berreskuratzerik ez zuela ikusita, bezeroak salaketa aurkeztu zuen 2011n. Sententziak kontratua bertan behera utzi du, eta bezeroari arrazoia eman dio.
Argiketaria den bezero horrek "ezagupen finantzario edo akademiko berezirik" ez zuela frogatutzat jo du magistratuak. Bezeroak mota horretako produktu "konplexu eta espekulatiborik" ordura arte sekula ez zuela kontratatu azaldu du epaileak. "Inbertitzailearen profila ez zen egokia", laburbildu du.
"Inbertitzaile minorista"
Bestalde, Eroskiren ekarpen subordinatuak mota guztietako inbertitzaileentzako produktuak izatea ukatu du epaileak; izan ere, "ezagupen konkretuak beharrezkoak" dira, eta kasu honetan bezeroak ez zuen horrelako prestaketarik: "Inbertitzaile minorista zen, ez espekulatiboa eta kontserbadorea".
Produktuaren baldintzak azaldu zizkion Laboral Kutxako langile batek bezeroari, eta horregatik kontratua sinatu zuen; izan ere, langile horrengan "konfiantza handia" zuen, beti aholkatu izan zuen eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehorteak eragindako bazka faltari aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskatu dituzte abeltzainek
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".
Martinezek ziurtatu du medikuen sindikatuarekin lortutako akordioa ez dela baztertzailea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzako gainerako kolektibo profesional guztiekin hitz egiten jarraituko du. Iraileko mahai sektorialeko bilerara joateko deia egin die sindikatuen ordezkariei.