Bilbo galdaketaren hiriburua izango da igandetik aurrera
Bilbo alor metalurgikoaren hiriburua izango da igandetik aurrera, Euskalduna Jauregian egingo duten Munduko 71. Galdaketa Kongresuari esker. Guztira, mila bat lagun joango dira Euskalduna Jauregira.
Tabira Galdaketa Institutuak, World Foundry Organization elkarteak eta IK4-Azterlanek antolatu dute Bilbon igandean hasiko den kongresua.
Ohar batean antolatzaileek adierazi dutenez, galdaketa industriak zibilizazioen garapen ekonomiko eta sozialean “paper erabakigarria izan du denboran zehar”. “Industriak eta gizarteak planteaturiko eskakizun berriei erantzuna emateko premiak aditu eta profesionalak metalurgia eremuan ikerkuntzan jarraitzera bultzatzen ditu”.
Munduko 71. Galdaketa Kongresuak mota askotako jarduerak izango ditu (jardunaldi teknikoak, nazioarteko azoka, industrietara bisitak…), eta jakintza teknikoko hartu-emanak bultzatu eta munduko profesionalekin harremanak egiteko aukera eskainiko du, antolatzaileen hitzetan.
Mundu mailan erreferenteak diren enpresek parte hartuko dute bertan: ASK Chemicals, Loramendi, Aurrenak, Foseco, Insertec Labeak eta Erregogorrak, Inductotherm, Hüttenes-Albertus, Hermann Otto Suderow, Otto Junker, Gustav Eirich, IK4-Azterlan, Euskatfund, Omega, ESI Group, Exone GmbH, Spectro, Materialise, Labecast, Vitex, Deguisa, Saint Gobain, Thermo Fisher, Ditemsa, Eccomelt, Faro Spain, Simulaciones y Proyectos eta Munduko Galdaketa Elkartea.
Ponentzien gaiak honako hauek izango dira: iraunkortasuna eta ingurumena; burdinaren galdaketa; burdinazkoak ez diren materialak eta aleazio arinak; altzairu moldatua; galdaketa-teknologia aurreratuak; ekipamendua, prozesuak kontrolatzeko tresnak, robotika eta automatizazioa; ingeniaritza aurreratua: diseinu-, kalkulu- eta simulazio-tresnak; moldeen eta arren fabrikazioa eta prototipo-teknologia; energia; tratamendu termikoak, azalerakoak eta kriogenikoak; ereduen eta tresneriaren diseinua eta fabrikazioa; eta management-a, hezkuntza eta prestakuntza.
Bestalde, erakusketa egiteko erabiliko dituzten 810 metro karratuen % 70 hartuta daude jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehorteak eragindako bazka faltari aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskatu dituzte abeltzainek
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".
Martinezek ziurtatu du medikuen sindikatuarekin lortutako akordioa ez dela baztertzailea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzako gainerako kolektibo profesional guztiekin hitz egiten jarraituko du. Iraileko mahai sektorialeko bilerara joateko deia egin die sindikatuen ordezkariei.