INE-ren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren salneurriak behera egin du EAEn eta Nafarroan

Estatua bere osotasunean aintzat hartuta, berriz, % 0,8 garestitu da iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, 2008tik lehen aldiz.
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Etxebizitzaren salneurria % 0,8 igo da Estatu osoan, iazko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, baina Nafarroan % 6,1 eta Euskal Autonomia Erkidegoan % 0,9 merkatu da.

2008ko -krisi ekonomikoa hasi zenean- lehenengo hiruhilekotik hona, autonomia erkidego guztietako datuak kontuan hartuta izan den lehen igoera da.

Estatistika Institutu Nazionaleko Etxebizitza Prezioaren Adierazlearen arabera, etxebizitza berria % 1,9 garestitu da; bigarren eskukoa, aldiz, % 0,2.

Nafarroan jaitsi da gehien etxebizitzaren prezioa, bigarren hiruhileko honetan, % 6,1 merkatu baita.

Aurtengo bigarren hiruhilekoan, 14 autonomia erkidegoetan izan dira igoera positiboak.

Horrela, igoerarik nabarmenenak Valentzian (% 3,1) eta Kanarietan (% 2,8) izan dira.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X