Sindikatu guztiek akordioa sinatu dute itunpeko hezkuntzan
ELA, CCOO, STEE-EILAS, UGT eta LAB itunpeko hezkuntzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek eta Kristau Eskola eta AICE patronalekin akordioa sinatu dute gaur. Horrela, lau urteko iraupena izan duen lan gatazkari amaiera eman diote.
Sindikatuek eta patronalek ELAren egoitzan, Eibarren (Gipuzkoa), akordioa sinatu dute. Sektoreko langileen % 58 ordezkatzen ditu ELAk. Akordioak Kristau Eskolako 137 eta AICEko 50 zentroetako 12.000 langileri eragiten die. 130.000 ikasle baino gehiago dituzte zentroek.
Akordioak "zentroen bideragarritasuna eta jasangarritasuna" bermatzen ditu, eta baita "langileen interesak defendatu ere", Kristau Eskolak agiri batean azaldu duenez.
Kristau Eskolaren hitzetan, azken urteetan bizi izandako lan gatazkak "itunpeko sistemaren osagaiak berregituratzeko beharra agerian" utzi du.
Sindikatuen balorazioa
Angel Perez UGTko ordezkariaren ahotan, akordioa "langileek mobilizazioetan azaldutako sendotasunari eta kemenari" esker lortu dute. Akordioak "Euskadin indarrean dagoen azken hitzarmenaren lan baldintzak bermatzen ditu hitzarmen berri bat sinatu arte", erantsi du Perezek.
Akordioak aldarrikapen guztiak "gogobetetzen ez" dituela onartu du STEE-EILASek. Hala ere, "funtsezko puntuak" jasotzen dituela gaineratu du, besteak beste, hitzarmen kolektiboa berreskuratzea, patronalek Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitea bertan behera uztea, ultraktibitatea aintzat hartzea eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa.
Lanpostuen inguruko "konpromisoak orokorrak" direla zehaztu du LAB sindikatuak, baina "neurri konkretuak" falta direla uste du. Bestalde, "zorra" kitatzeko formularekin kezkatuta agertu da sindikatu abertzalea; izan ere, langileei soldatak jaitsiko dizkiete.
Akordioak "murrizketak saihestu" egingo dituela goraipatu zuen atzo ELAk agiri batean. "Lan erreformari aurre egiten dio eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa du", erantsi zuen ELAk.
Zure interesekoa izan daiteke
OPEP+ek ekainerako petrolio eskaintza erabakiko du Vienan, mundu mailako energia krisiaren erdian
Zazpi ekoizle handi baino ez dira bilduko (Saudi Arabia, Errusia, Irak, Kuwait, Kazakhstan, Aljeria eta Oman) batzarrean, Arabiar Emirerri Batuek erakundea uztea erabaki ondoren.
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.