2014an baino % 5 gehiago biltzea espero dute EAEko ogasunek
Zergen bidez 13.080 milioi euro biltzea espero dute EAEko ogasunek, 2014an baino % 5,5 gehiago.
Urriko ohiko bilera egin du Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak, eta 2014an eta 2015ean lortu beharreko diru-bilketaren aurreikuspenak egin dituzte bertan hiru aldundietako buruek. 2014an 12.402 milioi euro bilduko dituztela uste dute, 2013an baino % 5,5 gehiago.
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak eta Jose Luis Bilbao (EAJ), Martin Garitano (Bildu) eta Javier de Andres (PP) ahaldun nagusiek agerraldi bateratua egin dute bilera amaitu eta gero.
Sailburuak eman du bileran adostutako kopuruen berri. Kopuru horiekin datozen urteko aurrekontuak egin beharko dituzte erakundeek.
Ekarpenen koefizienteak
2015ean lurralde historiko bakoitzak EAEko diru-kutxa komunari egin beharreko ekarpenen koefizienteetan akordioa lortu dutela azaldu du Gatzagaetxebarriak, nahiz eta De Andresek desadostasunak azaldu. Araudia aldatzea beharrezkoa dela errepikatu du gaur Arabako ahaldun nagusiak, Arabari kalte egiten diolako.
Horrela, datorren urtean Arabak % 16,43ko ekarpena egingo du (1.435 milioi), Gipuzkoak % 33,03koa (2.886 milioi) eta Bizkaiak % 50,54koa (4.416 milioi).
Eustatek Barne Produktu Gordina zehazteko Europako metodologia erabili eta gero, ekarpenen koefezienteen inguruko desadostasuna areagotu zen. EBk BPGan, besteak beste, prostituzioa eta droga-trafikoa txertatu ondoren, Arabak orain arte baino 4 milioi gehiago ordaindu beharko ditu.
Desadostasunak gainditzea lortu dutela azaldu du Gatzagaetxebarriak; izan ere, zenbatzeko metodologia berria 2012ko BPGan aplikatu dute soilik, ez lau urteko osoan.
Horrela, Arabari egindako kaltea "txikitu" dutela azpimarratu du De Andresek. Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, "ez dira 4 milioira helduko".
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan Ekarpenen Legea "zehatz-mehatz" aplikatu dutela goraipatu du De Andresek, "malgutasunik gabe". "Eskuaira eta kartaboia" erabili dituztela gaineratu du.
Ekarpenen Legearen erreforma
Bestalde, Ekarpenen Legea erreformatzea beharrezkoa dela errepikatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek. Hala ere, erreforma egiteko "baldintza objektiborik" ez dagoela azaldu du Bilbaok.
Bileraren balorazio positiboa egin du Gatzagaetxebarriak. Datorren urteko koadro makroekonomikoa finkatu dute. EAEko BPGa 2015ean % 1,7 haztea espero dute. Sektore guztiek gora egingo dute, lehen sektoreak izan ezik. Eraikuntza sektorea ere hazi egingo da.
2015ean 5.800 lanpostu inguru sortzea espero dute agintariek.
Araban, 2015ean, 2.044 milioi euro (2014an baino % 6,5 gehiago) bilduko dituzte, Bizkaian 6.877 milioi (% 5,3 gehiago) eta Gipuzkoan 4.158 milioi (% 5,5 gehiago), gaurko bileran jakitera eman dutenez.
5.113 milioi BEZaren (Balio Erantsiaren Zerga) bidez biltzea espero dute; 4.679 milioi, PFEZarekin (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga); eta 1.164 milioi, Sozietate-zergarekin. Guztira, 13.000 milioi baino gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.