Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak hutsik zeuden 5.000 etxe alokairu sozialera bideratu ditu

Iaz, 91.000 etxebizitza zeuden hutsik EAEn, hau da, etxebizitza guztien % 8,7.
EAEko etxebizitza guztien % 8,7 daude hutsik. EiTB
EAEko etxebizitza guztien % 8,7 daude hutsik. EiTB

Eusko Jaurlaritzak hutsik edo libre zeuden 5.000 etxebizitza atzeman ditu, alokairu sozialera bideratzeko, Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak zehaztu duenez.

Aburtok hutsik dauden etxebizitzei buruzko jardunaldi batean eman ditu datuok, Bilbon.

Horren esanetan, hutsik dauden etxebizitzak atzematea da "etorkizunean diru publikoaz egin daitekeen etxebizitza politika bakarra".

Sailburuak zehaztu duenez, iaz 91.000 etxebizitza zeuden hutsik EAEn, hau da, etxebizitza guztien % 8,7.

Dena dela, % 8,7 horretatik, 2,7 puntu bigarren etxebizitzak edo alde baterako etxebizitzak dira. Horrenbestez, erabili gabe dauden etxebizitzak % 6 dira Euskadin.

% 6 hori da, hain zuzen ere, alokairu sozialera bideratu daitekeena. Dena dela, horietako gehienak herri txikietan daudela azaldu du Aburtok, eta eskari handiena hiriguneetan dagoela gaineratu du.

Etxebizitza horiek alokairu sozialera bideratzeko, pizgarriak eskaintzen dituzte, hala nola eraikinak zaharberritzea edo zerga salbuespenak ezartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X