STEE-EILASek 'murrizketen aurrean etsi' izana leporatu dio Uriarteri
STEE-EILAS sindikatuak “murrizketen aurrean etsi” izana aurpegiratu dio Cristina Uriarte Hezkuntzako euskal sailburuari, eta “arlo guztietan galdutako garrantzia” salatu du.
Halaber, “panorama etsigarri” baten aurrean, Jaurlaritzak “275 lanpostuko LEPa arrakastatsutzat jotzea” kritikatu du.
Sindikatua Kontseilu Nazionala egiten ari da Bilbon larunbat honetan eta bertan kritikatu egin du 2015erako Aurrekontuen proiektua, Jaurlaritzak “Madrilgo eta EBeko politikekin” hartutako konpromisoek baldintzatuta jaio baita; esate baterako, zorra ordaintzea “2014an baino 174 milioi gehiago”, eta defizit publikoa murriztea, “1etik % 0,7ra”.
Testuinguru honetan, STEE-EILASek esan duenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hamar programak egiteko bideratzen den gastua “% 0,8 soilik haziko da 2014rekin alderatuta”. Gainera, igoera “ezerezean” geratuko da KPIaren efektua aintzat hartuta (% 1 momentura arte).
“26,4 milioi gehiago izango dira, eta horietatik 13,4 2012ean bertan behera utzita ordainsaria ordaintzeko erabiliko dira. 350 gehiago beharko lirateke 2015eko aurrekontuak 2009koen mailara hel daitezen, gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17ko greba orokorra erregistratuko du bihar
ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk lanbide arteko 1.500 euroko gutxieneko soldata proposatu dute 2026rako. EAEko eta Nafarroako parlamentuek ezarri beharko lukete.
Arrantzaleen kofradiek jarduna etengo dute astelehen honetan, EBren araudi berriaren aurka protesta egiteko
Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik aurrera" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen arabera, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.
Ordena berriaren urtea: euskal ekonomia, Trumpen muga-zergek baldintzatuta
Bilboko Portuan, AEBrekiko merkataritza-jarduera bikoiztu egin da, gas inportazioei esker. Hala ere, EAEtik AEBra egindako esportazioak % 11 murriztu dira, eta inportazioak % 4,5. Adituek premiazkotzat jo dute Europako araudia egokitzea.
EBk eta Mercosurrek merkataritza akordio historikoa sinatu dute, Lula faltan zela
Bi eskualdeek ia 26 urteko negoziazio aldia amaitu dute, akordioa adostu eta harremanetarako esparru berri bat ezarrita. Europako nekazariak eta EBko dozena erdi bat estatu akordioaren kontra daudenez, ituna berresteko prozesua gogorra izango da, aurreikuspenen arabera.
Getariako Txakolinak uzta berriaren 3,3 milioi botila merkaturatuko ditu
Jatorri Deituraren arabera, 2025eko uzta "kalitate onekoa" da, eta, kantitatez, 2024koaren "parekoa ia". 31 upategi daude deituraren baitan, eta guztira 479 hektarea dituzte landatuta, aurreko urtean baino 21 gehiago.
Enbalatze lerroa saltzea eta paperaren sektorean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da Papresa
Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, ostera, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.
Nola eragingo dio EB-Mercosur merkataritza akordioak gure ekonomiari?
Haragi ekoizleen ustez, EB-Mercosur merkataritza akordioak lehia desleiala ekarriko du. Ardo eta olio ekoizleek, berriz, esportazioak handitzea espero dute. Batzuentzat aukera dena nekazaritza eta abeltzaintza sektorean mehatxua da; hori dela eta, ez dute baztertzen protestei eustea.
EBk eta Mercosurrek merkataritza akordio historikoa sinatuko dute gaur, baina akordioa berresteko prozesua gogorra izango da
Munduko merkataritza libreko eremu handienetako bat sortuko da, 700 milioi pertsonari eragingo diena.
Garai latzak bizi dituzte merkatu plazek
Herri askotako merkatu plazak erdi hutsik daude; postuetako askok pertsiana bota behar izan dute. Durangon eta Laudion, esate baterako, hainbat postu botatzen dituzte faltan. Erosketa saskia betetzeko ohiturak aldatu dira eta, gaur egun, zaila da hiriburuetan ez dauden merkatuak bezeroz lepo ikustea.
Elgoibarko Merkatu Plazak ateak itxi ditu
Amaia Mendikuteren fruta-dendak soilik eutsi dio zabalik azken egunera arte. Hunkituta eta eskertuta esan dio agur lantoki izan duen postuari. Orain, osasun-zentro berria eraikiko dute espazio horretan.