Finantza-krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dibisak saltzeari ekin dio Errusiak, errubloa amildu ez dadin

Finantza Ministerioak atzerriko dibisen soberakinak saltzeari ekin dio. Iragarpenak mesede egin dio errubloaren kotizazioari, eta apur bat gora egin du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Inbertsore asko Errusiatik alde egiten ari dira

"Egin beharreko guztia egingo dugu", adierazi Aleksei Moisiev Finantza ministrordeak; atakan dago eta Errusia. Putinen gobernua eginahalak egiten ari da bere dirua amiltzea saihesteko eta Moskuko merkatuei ez ezik gainerako merkatuei ere kalte egingo dien finantza-krisia arintzeko.

Hala, atzerriko dibisen soberakinak merkatuan saltzeari ekin dio Finantza Ministerioak. Atzokoa "astearte beltza" izan zen, eta dolarrarekin eta euroarekin alderatuta % 24 eta % 28 galdu zuen errubloak.

Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, "Errusiako Federazioaren Finantza Ministerioak uste du errubloa zeharo gutxietsita dagoela, eta dibisen soberakinak saltzen hasiko da".

Bestalde, Errusiako Bankuak iragarri du 1.961 milioi dolarreko balioa duen esku-hartzea egin zuela astelehenean dibisen merkatuan. Hortaz, 2014 honetan 80.000 milioi dolar sartu ditu merkatuetan errubloaren balioari eusteko.

Iragarpenak Moskuko Burtsa suspertu du

Neurria iragarri berritan, errubloak goranzko joerari ekin dio Moskuko Burtsan. Hala, RTS erreferentziazko indizea % 9 igo da, 687,9 punturaino. %  34,35 jaitsi da abenduan indize horren balioa, eta, beraz, esanguratsua da gaurko igoera.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X