Foru Parlamentuak errenta ororen gaineko presioa jaistea onartu du
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak onartu du gaur, asteartea, UPN, PSN eta PPN alderdien babesari esker -eta gainerako alderdiak kontra azalduta- errenta guztien gaineko zergak eta, oro har, zuzeneko zergak, jaisteko erreforma fiskalaren foru Legea.
“Ekonomia suspertzeko” neurri sorta da, PSNk bultzatuta, eta Nafarroako Gobernuak proposatutako -eta atzera bota zuten- erreforma fiskalaren ordezkoa da, hainbat aldetan.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) jaitsiko da errenta guztien kasuan eta, errenta txikiei dagokienez, 2011ko mailara bueltatuko dira. Gainera, eskala % 3 egokituko da, inflazioak zama fiskala astundu ez dezan.
Errenta handietan, egun indarrean dagoen zergarik altuena (300.000 eurotik gora) % 52tik % 48ra arinduko dute.
Aurrezkien gaineko zergei dagokienez, lehen 6.000 euroko aurrezkiari % 19ko zerga aplikatuko zaio, 12.000 eurorainoko tarteko maila bat sortu dute (% 21eko zergapean) eta, hortik aurrera, % 23ko zerga ezarriko da.
Halaber, Ondarearen gaineko Zergan ere eragina izango du erreformak, zergarik aplikatuko ez zaion gutxiengoa igo baitute, 311.023 eurotik 800.000 eurora, tarifa fiskala % 20 murriztuko da, zerga aplikatzeko muga igoko da, ondasunen baloreari dagokionez, milioi euro batetik milioi t’erdira eta ezkutu fiskala arindu egin dute, balizko bi kasuetan.
Gainera, eta ezkutu fiskalaren bigarren kasuaren inguruan, % 80tik % 75era murriztuko dute Ondarearen gaineko Zergaren kuota arintzeko aukera, ezkutu fiskala gaindituz gero.
Era berean, Sozietatearen gaineko Zergak ere jaitsiera nabarmena izango du, % 30etik % 25era jaitsita. Enpresa ertainen kasuan (miloi bat eta hamar milioiko fakturazioa dutenak) % 20tik % 19ra murriztuko da.
Erreakzioak
Juan Jose Lizarberen (PSN) esanetan, sozialistak “pozik” daude zuzenketan prozesuan “aberastu, eta ez txirotu,” den erreforma hori onartuta, “herritarren, bereziki langileen,” onurako legea izan delako.
Carlos Garcia Adanerok (UPN)onartu duenez, onartutakoa ez da “proiekturik egokiena” bere alderdiaren ustez, baina legealdi honetako erreforma garrantzitsuenetako bat onartzea -herritar guztiengan eragiten duelako- posible izan da”.
Aldiz, Maiorga Ramirezen (Bildu) ustean, zergak jaisteak “murrizketak murriztea” ekarriko du eta, orokorrean, onartutakoak “egindako akats batean sakondu du, amildegira hurbilduz”, “guztiak baino, gutxi batzuk aberasten dituen erregimen” baten seinale.
Juan Carlos Longas Aralar-NaBaiko parlamentaria ere oso kritiko azaldu da erreforma “atzerakoi” honen inguruan. Longasen arabera, “kontzeptu akats sakonak” egin dituzte eta, horien bidez, Nafarroa “murrizketen eta zorren legealditik hipoteketara igaroko da”.
Gizarte Entitateek, talka
Gizarte Entitateen Plataformak (PES) adierazi duenez, egungo erreformak zerga egitura “bidegabea eta desorekatua areagotu” du, gizarte zerbitzuen eta gastu publikoaren kalterako.
“Gure eredu fiskala bidegabekeria da herritarrentzat, eta ez dute zuzendu onartutako erreformarekin”, esan du ohar baten bidez Plataformak. PES 150 organizazio baino gehiagok osatzen dute, besteak beste, Nafarroako GKEen Koordinatzaileak, eta Pobreziaren eta Bazterketa Sozialaren kontrako Borrokaren Sarea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.