Bruselak % 2,3ra igo du Espainiaren 2015erako hazkunde aurreikuspena
Europako Batzordeak sei hamarren igo Espainiaren 2015erako hazkunde aurreikuspena (Barne Produktu Gordinaren % 2,3) eta hiru hamarren, berriz, 2016rako aurreikuspena (Barne Produktu Gordinaren % 2,5).
Neguko aurreikuspen makroekonomikoetan, Europako Batzordeak uste du Espainiaren hazkundea oraindik ere handiagoa izan daitekeela bi faktoreren eraginez: batetik, Europako Banku Zentrala iragarritako zorraren erosketagatik eta, bestetik, petroleoaren prezioaren beherakadarengatik. Aipaturiko bi eragile horiek kontsumo prinatua eta inbertsioak bultzatu ditzakeela uste dute.
"Hiru urteko atzeraldiaren ondoren, Espainiako ekonomia berriz ere hazten hasi zen 2014an eta, dirudienez, indar handia hartzen ari da. Bien bitartean, hobekuntzak nabari dira, bai lan merkatuaren perspektibetan, baldintza finantzarioetan eta konfiantzan, eta, bestalde, ziurgabetasun ekonomikoa moteltzen ari da eta energiaren prezioak ere jaisten ari dira", azaldu du Europako Batzordeak.
Faktoreen konbinazio horri esker, hazkundea 2016ra arte luzatzea espero du Europako Batzordeak, nahiz eta zorpetze publikoa eta pribatua oso altuak izan.
Bruselaren aurreikuspenak Nazioarteko Diru Funtsak egindakoak baino hobeak dira. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 2 haziko da 2015ean, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak estimatutako berdina.
Bruselak Espainiako langabeziari buruzko datuak ere hobetu egin ditu. Horren arabera, 2016ra arte Espainiako langabezia-tasa ez da % 20tik jaitsiko. Aurreikuspenen arabera, langabezia-tasa % 22,5an kokatuko da aurten eta % 20,7an 2016an.
Bestalde, inflazioak ere joera negatiboari eutsiko dio epe laburrean. Hala, 2015ean % 1 behera egitea aurreikusten du eta 2016an, berriz, % 1,1 haztea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.