Epsiloneko akusatutakoentzat 8 urteko kartzela eskatu du Fiskaltzak
Joan Villadelprat eta Phillip Mark Payne 'Epsilon auziko' bi akusatuentzat zortzina urteko kartzela zigorra eskatu du Arabako Fiskaltzak, delitu sozietarioa eta zigortzeko moduko kaudimengabezia delitua leporatuta. Merkataritza erakundeak kudeatzeko inhabilitazio berezia eta 7.300 euroko isuna ezartzea ere eskatu du Fiskaltzak. Gainera, bi akusatuek ia 900.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dute, eragindako kalte ekonomikoengatik edota Epsiloni dirua itzuli beharko diote.
Villadelprat Episolen Euskadi SL.-ko administradore izandakoari eta Payne enpresa horretako finantza zuzendari ohiari akusazio idatzia igorri die gaur Fiskaltzak. Episilon enpresaren ondarea 'iruzurra eginez' bereganatu dutela jasotzen du testuak.
Lehiarako autoak sustatzeko helburuarekin sortu zen Epsilon Euskadi. 50 milioi euro jaso zituen diru-laguntzetan, tartean, Eusko Jaurlaritzak emandakoak. 2011ko otsailean aurre-lehiaketa eskatu zuten enpresarentzat eta urte horretako uztailean hartzekodunen konkurtsoan sartu zen, Caja Vitalek eta Kutxak emandako maileguei aurre egin ezinda.
2013an Gasteizko Merkataritza Arloko epaitegiak Epsilon Euskadiren porrotaren errudun Villadelprat jo zuen, eta 3 urteko inhabilitazioa eta 900.000 euroko isuna ezarri zizkion.
Akusazio idatziaren arabera, 'enpresaren kaudimen ezaren jakitun zirela', Villadelprat eta Paynek 'iruzurra eginez' eta 'zegokiona baino prezio askoz baxuagoan' saldu zituzten Epsilon Euskadiren aktiboen % 80.
Kronologia
Fiskaltzak emandako datuen arabera, 2011ko martxoaren 2an Epsilon Euskadiren administratzaileak hartzekodunen aurre-lehiaketan sartzeko eskaria aurkeztu zuen epaitegian, enpresa kaudimengabezia egoeran zegoela argudiatuta. Handik 14 egunera eta 'aurrez hitzartutako plana' jarraituz, Epic Racing sozietatea sortu zuen Paynek.
2011ko apirilean, Villadelpratek eta Paynek, Epsilon Euskadi eta Epic Racing enpresen administrari bakarrak izanda, salerosketa kontratua izenpetu zuten; hain zuzen, Epsilonen automobil adarraren aktiboak salerosi zituzten.
Fiskaltzaren arabera, automobil adarra zen Epsilonen 'arima', 'balio ekonomikoa' zuen adar bakarra zelako eta horri esker lortzen zituelako enpresak 'sarrera gehienak'.
Peritu txostenean jaso dutenez, saldutako aktiboen balioa milioi bat eurokoa zen. Salerosketa operazioan Epic Racing enpresak 200.000 euro ordaindu behar zituen kontraprestazio modura, baina ez zituen inoiz ordaindu. Operazioan, halaber, ezarri ziren baldintzak oso garestiak zirela dio txostenak, 'salerosketa inoiz gauza ez zedin'. Hala, Epsilon Euskadik hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen 2011ko uztailaren 2an.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.