Correosen %80k baino gehiagok greba egin du, sindikatuen arabera
CCOO eta CSI-F sindakatuek emandako datuen arabera, Correoseko langileen % 93k greba egin du goizeko txandan. UGTren arabera, jarraipena %83koa izan da. Correosek kaleratu dituen datuak, ordea, ez datoz sindikatuen zenbakiekin bate. Posta banaketaz arduratzen den enpresaren arabera, goizeko txandan langileen % 14,5ek egin du greba. Gaueko txandari dagokionez, hiru sindikatuen % 83an kokatu dute jarraipena. Correosek, berriz, % 28,3ra jaitsi du zifra.
CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, Correoseko langileen % 80k baino gehiagok egin du greba gaueko txandan. Datu horiek Correosek ezagutzera eman dituen datuekin ez datoz bat. Posta banaketaz arduratzen den enpresaren arabera, % 28,3k egin du greba.
Correosek dionez, gaueko txandan langileen %3 aritzen da. Greba eguna lasaitasunez doala gaineratu du erakundeak, nahiz eta Valladoliden eta Sevillan piketeek zenbait arazo eragin dituzten.
CCOOren arabera, gaueko txandan grebak izan duen jarraipena %83koa izan da. Gehiengoa duen sindikatuak dioenez, piketeek ez dute inongo arazorik izan.
UGT sindikatuak ere grebaren jarraipenaren inguruko datu baikorrak eman ditu. Sindikatuaren arabera, jarraipen “zabala” izaten ari da greba, %83 baino gehiago.
CCOO, UGT eta CSI-F sindikatuak hiru lanuzte eta hiru greba egun deitu dituzte apirilean eta maiatzean, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa izoztuta dagoela salatzeko eta azken bost urteetan 15.000 lanposturen suntsipena izan dela gaitzesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.