Kutxa automatikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argitaratuta kutxetako komisioak mugatzen dituen lege-dekretua

Gaur Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu duten lege-dekretua igandean sartuko da indarrean.
Kutxazain automatikoa. Artxiboko irudia: EiTB
Kutxazain automatikoa. Artxiboko irudia: EiTB

Espainiako Gobernuak gaur argitaratu du kutxa automatikoetako komisioak mugatzeko lege-dekretua Espainiako Aldizkari Ofizialean, atzo Espainiako Ministro Kontseiluak lege-dekretua onartu ondoren.

Kutxa automatikoaren jabe den finantza erakundeak ezingo dio zuzenean komisioa kobratu bezeroari, bai ordea kreditu-txartela jaulkitzen duen erakundeari, eta horrek aldi berean tasa bat ezarri ahal izango dio erabiltzaileari. Halaber, finantza erakundeek gehienezko komisioaren zenbatekoaren berri eman beharko dute kutxazainaren pantailan.

Dekretu-legea, bihar, urriak 4, sartuko da indarrean, baina finantza erakundeek 2016ko urtarrilaren 1era bitarteko epea izango dute beren ordainketa-sistemak legearen beharretara moldatzeko.

Ekonomia Ministerioaren iturrien arabera, behin dekretu-legea argitaratuta, bezero ez den entitateak gainordaina kobratzeko aukera desagertzen da.

Aipaturiko iturriek adierazi dutenez, urtarrilaren 1era bitarteko epea izango dute bankuek legearekin loturiko auzi operatiboei heltzeko, tartean, kreditu-txartelaren jaulkitzaileak kutxazainaren jabeari ordaintzen dio komisioa ezartzeko. Aipaturiko gainordain hori bien artean adostu beharko dute, gainerakoan, kutxazainaren jabeak inposatuko du.

Dirua ateratzeagatik ezartzen duten komisioaren berri eman beharko diete bankuek Espainiako Bankuari. Bestalde, CNMC Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txosten bat igorri beharko dio urtero Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari finantza erakundeek komisioen inguruan hartzen dituzten erabakien gainean, eta lehen txostena datorren urteko lehen seihilekoan jaulkiko da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X