KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inflazioa handitu egin da EAEn eta Nafarroan, azaroan

Argindarraren garestitzea eta erregaien prezioen egonkortzea dira prezioen igoera apalaren arrazoi nagusiak.
Gasolina
Gasolina

Erregaien prezioak behera egin arren, inflazioa handitu egin da azaroan Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan. Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) hiru hamarren egin du gora azaroan EAEn, urriko datuekin alderatuta. Horrela, urte arteko tasak % 0,1 egin du behera.

Estatistika Institutu Nazionalak gaur eman ditu azaroko KPIaren datuak; urteko lehen hamaika hilabeteetan, prezioak % 0,6 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Nafarroan, azaroan % 0,5 egin du gora inflazioak, iazko datuekin alderatuta. Hala ere, urte arteko inflazioak hazkunde negatiboa izaten jarraitzen du oraindik. Iazko azarotik, % 0,5 merkatu dira prezioak Foru Erkidegoan; % 0,1, EAEn, eta hiru hamarren, Estatuan.

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, prezioak % 0,4 hazi dira azaroan, eta urte arteko tasak % 0,3 egin du behera.

Argindarraren garestitzea eta erregaien prezioen egonkortzea dira prezioen igoera apalaren arrazoi nagusiak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X