Mahai Sektoriala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak negoziazio mahaian esertzeko eskatu die sindikatuei

Mahai Sektorialaren bilera deitu du otsailaren 17rako Lan Eskaintza Publikoaz, behin-behineko kontratazioen erregulazioaz eta plantillaren hazkunde edo egonkortzeaz hitz egiteko.
Osakidetzako sindikatuen protesta.
Osakidetzako sindikatuen protesta. Argazkia: EiTB

Osakidetzaren zuzendaritzak Osasunaren Mahai Sektorialean parte hartzeko deia egin die sindikatuei. Izan ere, datorren otsailaren 17rako deitu du bilera Lan Eskaintza Publikoaz, behin-behineko kontratazioen erregulazioaz eta plantillaren hazkunde edo egonkortzeaz hitz egiteko.

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak iazko urte amaieran abian jarritako negoziazio prozesuan aurrera egiteko asmoz egin die deia gaur sindikatuei.

Osakidetzaren borondatea “arduraz eta zuhur” negoziatzea da, erakunde publikoaren barruan dauden langile guztien interesekoa delakoan, Jaurlaritzak asteartean 35 orduko lanaldiaren dekretua onartu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X