AKZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inbertitzaile txikiei jarritako diru guztia itzuliko die Bankiak

Erakundetik ziurtatu dutenez, inbertsioaren % 100 itzuliko zaie, igaro den denborari dagokion interes eta guzti. Hiru hilabeteko epea dute eskaria egiteko inbertitzaileek, bihartik hasita.
Preferentes Bankia
Inbertitzaile txikien protestetako bat, Madrilen. Artxiboko irudia.

Bankia finantza erakundeak jakitera eman duenez, Burtsara atera zirenean kapitala jarri zuten inbertitzaile txikiek diru guztia errekuperatuko dute, interesekin, auzitara jo gabe.

Dirua jaso ahal izateko, Bankiako tituluak erosi zituzten inbertitzaileek eskabideak bete beharko dituzte, bihartik aurrera, finantza erakundeko edozein bulegotan. Bankiaren web orrian ere eskuragai dago eskaria egiteko dokumentua.

Horrela, erakundeak zabaldutakoaren arabera, inbertsioaren % 100 itzuliko zaie, igaro den denborari dagokion interes eta guzti. Inbertitzaileek hiru hilabeteko epea dute eskaria egiteko, bihartik hasita.

Agiri baten bidez, Bankiak jakinarazi du 1.840 milioi euroko funts-hornidura aurreikusi duela inbertitzaile txikiei dirua itzultzeko, eta egun zabalik dauden auzibideen kostuei aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X