Etxebizitzen gaineko hipotekak % 22 igo ziren EAEn 2015ean
Etxebizitzak erosteko hipoteka berrien sinadurak % 22 areagotu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015ean; izan ere, 13.992 mailegu egin ziren, eta, horrela, azken urteetako joera negatiboa eteten da.
2015ean aurreko urtean baino 2.530 hipoteka gehiago sinatu ziren. 2014an urtean, hipoteken sinadura-kopurua jaitsi egin zen, baina aurreko urteetan baino askoz gutxiago: 2014an, % 5,6ko jaitsiera egon zen; 2013an, % 34,6koa; 2012an, 26,2koa; azkenik, 2011n, % 21ekoa.
Estatistikako Institutu Nazionalak gaur plazaratu dituen datuen arabera, joan zen urtean gora egin zuten hipoteka berriek, eta 1.778 milioi euro eman ziren maileguan, 2014an baino % 28,9 gehiago.
Joan zen urtean erkidego guztiek areagotu zuten hipoteken sinaduren zenbatekoa: Balear uharteak, % 41,4; Kataluniak, % 25,9; Kantabriak, % 24,9; Murtziak, % 23,7. Horien atzetik EAE azaltzen da, gehien hazi zen erkidego gisa.
Nafarroa, gutxien hazi zen erkidegoa
Nafarroak etxebizitzak erosteko 3.804 hipoteka sinatu zituen 2015ean, eta horrek % 2,5eko igoera adierazten du; ondorioz, hazkuntza txikiena izan zuen erkidegoa izan zen.
Mailegatutako zenbatekoa 391 milioi euro izan zen, iaz baino % 2,1 gehiago.
Hipoteken kopurua guztira
EAEn guztira 20.443 finka hipotekatu ziren joan zen urtean, 3,007 milioi euroko kapitalarekin. Nafarroan, berriz, 5.373 hipoteka sinatu ziren finken gainean, 729 milioi euroko kapitalarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.