Automozioaren euskal sektoreak 15.000 milioi fakturatu zituen 2015ean
15.004 milioi euro fakturatu zituen automozioaren euskal sektoreak 2015eko ekitaldian (2014an baino % 9,14), marka berri bat ezarrita. Kopuru horrek ez du barne hartzen Gasteizeko Mercedesen lantegia.
Euskadiko Automozioaren Clusterrak (Acicae) Bilbon prentsaurreko batean jakitera eman duenaren arabera, fakturazio datu hori EAEko Barne Produktu Gordinaren % 22 da. Horrez gain, Clusterrak 2016an fakturazioa % 5 eta % 6 bitartean haziko dela aurreikusten du.
Sektorearen fakturazioaren % 90 esportazioari dagokio, eta bere negozio-zenbatekoaren erdia baino gehiago Europatik at sortzen da. Hain zuzen ere, 250 lantegi inguru daude 29 herrialdetan banatuta, batez ere gailentzen ari diren merkatuetan.
Enplegua
Enpleguari dagokionez, sektoreak joera positiboa izan zuen 2015ean, % 1,36 igo baitzen aurreko urtearekin alderatuta, Euskadin. Guztira, 36.583 pertsona zeuden lanean sektorean, eta kopuru horri EAEtik kanpo lan egiten duten 40.000 pertsonak gehitu behar zaizkio.
Acicaeko arduradunek adierazi dutenez, kanpoko enpleguaren eboluzioa kontua hartuz gero, hazkuntza % 1,36 baino handiagoa izango litzateke. Horrez gain, nabarmendu dute, kanpoaldean izandako hazkuntzak EAEn lanpostuak sortzea ahalbidetzen duela, eta zehaztu nahi izan dute lanpostu horiek "kalitatezkoak" direla.
Etorkizunari begira, aipatu dute sektoreak kontsumoaren, isurketen eta segurtasunaren erronkei aurre egin beharko diela, eta horrek "teknologien arteko nahastea" gerta dadila eskatuko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.