Protestak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan erreformaren aurkako grebak eragin handia izan du Frantzian

Zazpi hegaldi bertan behera geratu dira grebaren ondorioz Biarritzeko aireportuan. Lanuztea deitu duten eragileek (CGT, FO, FSU, SUD, Unef eta UNL) lege-proiektua atzera botatzea eskatu dute.
18:00 - 20:00
Lan erreformaren kontrako manifestazioa istiluekin bukatu da Parisen

Jende andana elkartu da Baionan Frantziako Gobernuak sustatu duen lan erreformaren kontra deitu duten manifestazioan.

Santezpiriteko plazatik abiatu da sindikatuek eta ikasle elkarteek deitu duten ekitaldia, eta hiria zeharkatu dute Hollanderen asmoen kontra.

Bestalde, garraioan izan du bereziki eragina grebak, eta zazpi hegaldi bertan behera geratu dira Biarritzeko aireportuan, eta Espainiako Estatutik Frantziakora joatekoak ziren beste 11 hegaldi ere ez dira atera.

Hegaldiak eta trenak, bertan behera

Gobernu sozialistaren lan erreformaren kontrako greba orokorra, garraio publikoan nabaritu da gehien: tren gutxiago herrialde osoan, ohizko 3tik tren bakarra Paris inguruan, eta metroan ibiltzeko aukerak ere murriztuta hiriburuan.

Hala, Aire-kontrolatzaileen grebak Paris-Orlyko aireportuaren hegaldien % 20 bertan behera uztera behartuko zuela iragarri zuen Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak (DGAC). Marseillako aireportuan ere hegaldien herena bertan behera geratzea espero da.

Gainontzeko aireportu nagusietan 40 eta 70 minutuko atzerapenak errepikatu dira goiz osoan.

Eiffel dorrea bera, munduan ordainpeko bisitari gehien jasotzen duen monumentua itxita dago, lanuzteak medio, bertako kudeatzaileek ezin dutelako segurtasuna bermatu.

Bestalde, hainbat lizeo edo institutu ere itxita egon dira, horrela aginduta edota ikasleek beraiek, haserre, eragotzi dutelako.

Prentsa ere ez da kioskoetara iritsi, eta errepideko trafikoari dagokionez, hiriburuko sarbideetan gaur metatu diren goizeko auto-ilarak, guztira 430 kilometroak izan dira, ohituraz baino ia bi aldiz gehiago.

Deialdia

Francois Hollande presidente sozialistaren Gobernuak beste greba orokor bati egin beharko dio aurre gaur, Frantzian. Lanuztea sindikatu gehienek deitu dute lan erreformaren aurka.

Frantzia osoan manifestazioak eta mobilizazioak izango dira. Parisen protesta Italia Plazan egin dute, 12:00etan.

Ikasleen bi elkartek (Unef eta UNL) lau sindikatu nagusiren (CGT, FO, FSU eta SUD) deialdiarekin bat egin dute, Myriam El Khomri Lan ministroaren lege-proiektua atzera botatzea eskatzeko.

Otsailaren amaieran egitasmoaren puntu batzuk filtratu ziren eta protesta-oldea hasi zen. Martxoaren 9an 200.000 bat pertsonek, buruzagien arabera, eta 450.000 bat lagunek, antolatzaileen hitzetan, kaleak hartu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X