Prezioak % 0,4 jaitsi dira EAEn eta % 0,7 Nafarroan, martxoan
Prezioek beheranzko bidean jarraitzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan; martxoan, 2016an bigarren hilabetez jarraian, merkatu egin dira prezioak, % 0,4. Iazko datuekin alderatuta, baina, % 0,7 egin dute gora.
Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur zabaldutako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), urtebeteko tasa kontuan hartuta, hamarren bat igo da EAEn. Otsailean, % 0,5 jaitsi ziren prezioak.
Batez ere, erregaien merkatzeak eragin du Kontsumorako Prezioen Indizearen jaitsiera. Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien merkatzeak ere eragin du beherakada.
Espainiako Estatuan, berriz, prezioen jaitsiera % 0,8koa izan da; aurreko hilabetean izandako berbera.
Nafarroa
Nafarroan ere, KPIa jaitsi egin da martxoan, % 0,7. Gainerako erkidegoetan bezala, erregaien prezioen merkatzeak eragin du, hein handi batean, prezio jaitsiera Foru Erkidegoan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk salatu du EAEko aurrekontuek “murrizketak” dakartzatela “osasunean eta hezkuntzan”
Sindikatuaren hitzetan, aurrekontuak “ez dira hedakorrak” eta, “benetako ahalmen ekonomikoa ezagututa”, % 1,3 soilik haziko dira, ez iragarritako % 4,1.
Hegazti-gripea dela eta, gauritk aurrera milioi bat oilo baino gehiago konfinatuko dituzte Nafarroan eta Araban
Nafarroako 12 udalerritako eta Arabako 6 udalerritako etxeko hegazti konfinatuta egongo dira gaurtik aurrera, hegaztien gripeak Europan izan duen gorakadaren ondorioz. Nekazaritza Ministerioak lasaitasuna eskatu du, baina zuhur ibili behar dela azpimarratu du, kutsatzeak saihesteko eta birusa hedatzea geldiarazteko.
Etxebizitza sailburuak dio gehiago eraiki behar dela
EITB DATAk ezagutzera emandako datuak aztertu ditugu Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuarekin. Dioenez, etxebizitza gehiago eraiki behar da, baina horretarako lurzorua behar da. Epeak murriztea ere helburutzat jarri du sailburuak eta hiruzpalau urtean emaitzak ikusiko direla ziurtatu du.
Azken hamarkadan, nabarmen handitu da hipotekarako eskatzen dugun diru-kopurua: % 30 gehiago
Azken hamarkadan, etxebizitza ordaindu ahal izateko hipoteken zenbatekoak gora egin du Euskadin, Nafarroan eta Espainian. Izan ere, 2024. urtean azken hamarkadako markak hautsi ditugu.
Etxebizitzen eraikuntza gelditu den arren... Salerosketen kopurua zifra historikoetan dago EAEn eta Nafarroan
Euskadi 80ko hamarkadako erritmoan ari da eraikitzen, eta, hala ere, maximo historikoak gainditu ditu etxeen salerosketa-kopuruari dagokionez. Hori lortzeko, batez ere, bigarren eskuko etxebizitzen merkatua ari da mugitzen: saltzen diren etxeen % 85 ez dira berriak.
Nolakoak dira eraikitzen ari diren etxebizitza berriak?
Eraikitzen diren etxebizitzetatik zenbat dira babestuak? Eta, libreak? Zenbat dira ohiko etxeibizitzak? Eta zenbat daude bizilagunik gabe? Galdera horiek eta beste batzuek EITB Dataren azken txostenean dute erantzuna.
Alokairuak gora egin du Hego Euskal Herrian: sei etxetatik batean horrela bizi dira
EITB Dataren arabera, azken hamarkadan, Euskadin, Nafarroan eta Espainian alokairuan bizi diren etxebizitzen ehunekoa sei puntu inguru igo da.
Metro koadroa duela hamar urte baino % 35 garestiagoa da gaur egun Euskadin
Albiste honen barruan aurkituko duzun mapa interaktiboan, nabigatu dezakezu bizi zaren eremu funtzionaleko metro koadroaren prezioa zein den jakiteko: Donostiak jarraitzen du ranking horren buruan, eta ondoren datoz Getxo, Donostialdea eta Mungialdea.
Kamioilariek protesta egin dute Iruñean, "Bidesariei ez" lelopean
Ehun kamioilari baino gehiago bildu dira protestan larunbat honetan Iruñean. Garraiolari nafarrak bidesariak "inposatzearen aurka" agertu dira, eta hauek eskatu dituzte: "bidezko fiskalitatea, azpiegituretan hobekuntzak, belaunaldien arteko erreleboa eta garraiolarien duintasun profesionala bermatuko duten neurri eraginkorrak".
Talgo % 9,7 igo da burtsan Sidenorrek konpainiaren % 30 erosi ondoren
Talgoren kotizazioa ordubete inguru egon da etenda ostiraleko saioan, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Sidenorrek akzio-pakete hori erosi duela jakinarazi aurretik.