Apirileko KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioak merkatu egin dira EAEn eta Nafarroan, baina ez Estatuan beste

Hain zuzen ere, inflazioa % 0,7 jaitsi da EAEn, eta % 1 Nafarroan, baina Estatuan % 1,1 egin du behera.
Gasteizko supermerkatu bat. EFE

Prezioak % 0,7 merkatu dira apirilean EAEn, duela 12 hilabeteko datuekin alderatuta, baina % 0,7 garestitu dira martxotik.

Estatuan, inflazioak % 1,1 egin du behera, batez beste, urtetik urterako zenbakiak kontuan hartuta.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) apirileko Kontsumorako Prezioen Indiziea (KPI) publikatu du ostiral honetan. Horren arabera, adierazlea zenbaki gorritan dago berriz EAEn, hirugarren hilabetez jarraian.

Lurraldeka, Gipuzkoan eta Araban % 0,8 jaitsi dira prezioak apirilean, iazkoekin alderatuta, eta % 0,6 egin dute behera Bizkaian.

Aurreko hilabeteko datuak oinarri hartuta, inflazioak gora egin du hiru lurraldeetan: % 1, Araban; % 0,7, Bizkaian; eta, % 0,6, Gipuzkoan.

Aurten hilabetez hilabete pilatutakoaren arabera, prezioak % 1,1 merkatu dira Araban eta Gipuzkoan, eta % 0,7, Bizkaian.

Bestalde, Nafarroan, KPIak % 1 egin du behera iazko apiriletik, eta % 0,5 hazi da martxotik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X