Altzairugintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ACB Sestaoko batzordeak beste egitasmo bat proposatu du

Zuzendaritzak proposamenari uko eginez gero, EAEko ArcelorMittalen lantegien "interes estrategiko eta soziala" babesteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
18:00 - 20:00
Langileek bete-beteko errendimendua proposatzen dute

Sestaoko (Bizkaia) ACBko langile batzordeak lantegiaren jarduerari eusteko proposamen berri bat aurkeztu du. Hilabetean 70.000-80.000 tona ekoiztea aurreikusten du egitasmoak, eta energiaren kontsumoa murriztea eta txatarrari eraginkortasun handiagoa ateratzea.

Era berean, Espainiako Gobernuari elektrizitatearen egungo tarifak aldatzeko eskaria egitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta ArcelorMittalek proposamen berria onartzen ez badu, EAEko ArcelorMittalen lantegien "interes estrategiko eta soziala" babesteko eskatu dio Jaurlaritzari, horiek desjabetu eta horien kudeaketa bere gain har dezan, beste inbertitzaile batzuen esku utzi arte.

Proposamena gaur egingo dute publiko, ArcelorMittalek egitasmo industrialari (hilean bi asteburuz lan eginda 10.000 tona ekoitzi eta soldata % 15 murriztu) eusten diola ikusi ostean, batzordeak negoziazio mahaitik altxatzea erabaki eta biharamunean.

Batzordeak proposatzen duen egitasmoak kalitate altuko balio erantsiaren proportzioari eustea proposatzen du (% 45), 2020rako proportzioa % 100era igotzeko urratsak aurreikusita.

Gainera, energiaren kontsumoaren kostua murriztu eta txatarrari eraginkortasun handiagoa ateratzeko proiektuak sustatzearen alde egin dute.

Inbertsioak, hezkuntza eta I+G+B bultzatzeko babesa ere eskatzen diete gobernuei.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X