Sestao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arcelorrek ez du onartu Sestaoko enpresa batzordearen egitasmoa

Bideragarritasun falta dela eta, ArcelorMitalek baztertu egin du Sestaoko enpresa batzordeak joan den astean aurkeztutako egitasmoa.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Zuzendaritzak ezetz esan dio langileek proposatutako planari

ArcelorMittalek gaur jakinarazi dio Sestaoko ACBko enpresa batzordeari horrek aurkeztu dion egitasmoa baztertu egiten duela, "bideragarritasunik ez duelako", enpresako zuzendaritzak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Arcelorreko zuzendaritza eta enpresa batzordea gaur goizean bildu dira langileek joan den astean aurkeztutako egitasmoaren inguruan zuzendaritzak zer erabaki duen jakiteko.

Hilabetean 70.000-80.000 tona ekoiztea aurreikusten du langileen egitasmoak, eta energiaren kontsumoa murriztea eta txatarrari eraginkortasun handiagoa ateratzea. Enpresak, aldiz, 10.000 tona ekoiztea proposatzen du, hilean bi asteburutan lan eginda eta soldata % 15 jaitsita.

Arcelorrek azken egunotan egitasmoa aztertzen egon dela adierazi die, eta azkenik, bideragarritasun falta dela eta, ArcelorMitalek baztertu egin du Sestaoko enpresa batzordeak aurkeztutako egitasmoa.

Bestalde, altzairutegiaren jarduerari eusteko proposamenak eztabaidatzen eta negoziatzen jarraitzeko asmoa dutela helarazi dio Arcelorrek enpresa batzordeari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X