Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Familia-etxeko batez besteko gastua, EAEn, 2006koaren parean

33.300 euro pasatxokoa izan zen 2015ean, aurreko urtean baino % 4,7 handiagoa. Estatuko batez bestekoaren gainetik dago, % 21,5.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Familia-etxeko batez besteko gastua 2015ean (33.318 euro) aurreko urtean baino % 4,7 handiagoa izan zen; krisiaren aurreko urteko 2006koaren aldean, gainetik dago, Eustaten datuen arabera. Estatuko batez bestekoaren gainetik dago, % 21,5.

Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen eta beste erregaien batez besteko gastua, handiena, % 3,9 handitu da 2015ean, aurreko urtekoaren aldean, eta % 26,4, 2006koaren aldean.

Garrantzian bigarrena, elikagai eta edari ez-alkoholdunak erosteko egindako gastua, % 3,5 handitu da 2014koaren aldean, eta % 1,2 gutxitu, 2006koaren aldean.

Hotel, kafetegi eta jatetxeetan, % 6,3ko gehikuntza aurreko urtearen aldean eta % 1,8ko jaitsiera 2006koaren aldean.

Garraioetan, jaitsiera handia (% 24,4) izan da 2006ko datuekin alderatuta, eta % 5,3ko igoera, 2014koekin alderatuta.

Krisiaren aurreko garaiaren aldean: jantziak eta oinetakoak (% -21,5); altzariak eta etxeko ekipamendua (% -22,1), aisia, ikuskizunak eta kultura (% -20,0). 2006koaren aldean, gehikuntzak: edari alkoholikoak eta tabakoa (% 10,9), osasuna (% 13,0), irakaskuntza (% 31,5).

Etxebizitzarekin zerikusia duten gastuek, gora

2015ean euskal etxeetan: etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak, etxeko batez besteko gastuaren % 34,8.

Pertsonako batez besteko gastua, 13.997 euro; % 5,1 gehitu da, euro korronteetan, 2014koaren aldean. Estatuaren osotasunaren aldean % 27,7 gehiago da, handiena duen erkidegoa; ondoren Madril (12.678) eta Nafarroa (12.656).

2015ean, arabarrek EAEko gastuaren % 14,2 egin zuten; bizkaitarrek, % 53,2; eta gipuzkoarrek, % 32,6.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X