Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu CAFek 353 milioirengatik
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak beste kontratu bat erdietsi du, oraingoan Europako hiriburuan. Bruselako Garraio Interkomunalen Sozietateak (MIVB/STIB) 12 hilabeteko hornikuntza-kontratua esleitu dio Beasainen egoitza duen fabrikatzaileari, CAFek ohar batean jakinarazi duenez.
Sinatutakoaren arabera, Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu euskal enpresak, 12 hilabeteko epean beste 47 egiteko aukerarekin. Trukean, 353 milioi euro jasoko ditu CAFek.
STIB da Belgikako hiri-garraio publikoko enpresa handiena, eta garraio-sare zabala kudeatzen du. Metroaz gain, tranbiek eta autobusek osatzen dute sarea, eta azken urteotan bidaiari kopuruari dagokionez igoera handia izan du urtero.
Ez da lehen aldia CAFek Bruselako Metroko unitateak egiten dituena. 2004an, 15 egin zituen, eta 2009an, beste sei. Ordutik, unitate horiek Belgikako hiriburuko metroko 1. eta 5. linean dabiltza.
Bruselako Metro berria
Bruselako Metroa berritzen ari da STIB enpresa, eta hain justu, kontratu honetan esleitutako unitateak izango dira lehendabizikoak. Unitate berrienak 1 eta 5 lineetarako egingo dituzte, eta 2019rako egongo dira prest. CAFen esanetan, "azken belaunaldiko trenak dira, eta era horretako ibilgailuetan teknologia aurreratuena izango dute".
Tren fabrikatzaileak Europako merkatuan duen "posizioa modu argian sendotzea" dakar kontratu honek, CAFen. Bruselakoak ez ezik, Erromakoak, Helsinkikoak, Istanbulekoak, Bukarestekoak, Madrilgoak, Bilbokoak eta Bartzelonakoak ere Beasainen eginda daude.
2016ko ekitaldian esleitutako kontratu berrien zenbateko orokorra 2.000 milioi euro baino gehiagokoa izango da, euskal konpainiak nabarmendu duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.