Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen gaineko hipoteka-kopurua % 23 hazi da Euskadin urtebetean

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.541 hipoteka sinatu dira ekainean, eta Nafarroan, berriz, 387. Espainian, hipoteka berrien kopuruak duela urtebete baino % 15,5 egin du gora urtebetean.
Argazkia: EiTB (Artxiboko argazkia).
Argazkia: EiTB (Artxiboko argazkia).

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) etxebizitzak erosteko 1.541 hipoteka sinatu dira ekainean, 2015eko hilabete berean baino % 23 gehiago, hain zuzen ere. Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, aurreko hilean baino % 4,5 hipoteka gehiago sinatu dira ekainean. Gaztela-Mantxan (% 18,4) eta Balear Uharteetan (% 14,3) bakarrik izan da igoera handiagoa.

Espainiako Estatuan, etxebizitzak erosteko hipoteka kopuruak % 15,5 egin du gora urtebetean, baina % 4,9 egin du behera 2016ko maiatzeko datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, EAEn sinatu ziren 1.541 hipoteka horien bidez 240,6 milioi euro utzi dira maileguan; aurreko urtean baino % 33,2 gehiago eta maiatzean baino % 5,3 gehiago. Halaber, ekainean etxebizitzak erosteko sinatu diren hipoteketan, batez beste, 156.190 euro utzi dira maileguan.

Espainiako Estatuan, hipoteka horietarako utzitako kapitalak % 24,2 egin du gora azken hamabi hilabeteotan, guztira 2.843.7 milioi euro utzi baitira maileguan.

Bestalde, ekainean etxebizitzen gaineko 985 hipoteka geratu dira bertan behera EAEn; Estatuan kitatu diren 29.425 hipoteken % 3,3, alegia. Horrez gainera, etxebizitzen gaineko 138 hipotekatan egin dira erregistro-aldaketak EAEn; Estatuan aldatu diren hipoteka guztien (8.003) % 1,7, beraz, Euskadin egin dira.

Nafarroan, berriz, etxebizitzen gaineko 387 hipoteka sinatu dira ekainean, eta kopuru horrek % 18 egin du gora urtebetean. Ekainan, baina, maiatzean baino hipoteka gutxiago (% 18,5) sinatu dira.

Foru Erkidegoan, 38,3 milioi euro utzi dituzte maileguan horiek sinatzeko; azken urtebetean baino % 2,4 gehiago baina aurreko hilabetean baino % 13,8 gutxiago. Era berean, 263 hipoteka kitatu dituzte bertan ekainean.

Bestalde, Espainiako datuei dagokienez, etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopurua duela urtebete baino % 15,5 handiagoa da. Dena den, maiatzeko datuekin alderatuta, % 4,9 gutxiago sinatu dira ekainean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X