AENA-ren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3,5 milioi bidaiariren langa igaro du Bilboko Aireportuak

Urtarrila eta iraila artean, % 7,1 hazi da bidaiarien trafikoa. Donostiakoan % 2,7koa izan da hazkundea. Forondako aireportuan % 16,3 igo da merkantzien trafikoa.
Loiuko aireportua, gainezka, aurtengo udan. EiTB
Loiuko aireportua, gainezka, aurtengo udan. EiTB

2016ko lehen bederatzi hilabeteetan, urtarriletik irailera, hazi egin da bidaiarien trafikoa Bilboko Aireportuan, % 7,1 zehazki. Guztira 3.529.482 bidaiarik erabili dute, batez ere hegaldi komertzialetan. EAEko beste aireportuetan ere gora egin du trafikoak. Donostiakoan % 2,7 hazi da, eta Forondakoan % 16,3 (azken datu hau merkantziei dagokie), betiere 2015eko tarte berarekin alderatuta.

AENAk gaur emandako datuen arabera, irailean ere datu onak izan ditu Bilboko aireportuak. 439.262 bidaiarik erabili zuten aireportu bizkaitarra hilabete horretan, 2015eko irailean baino % 5,2 gehiago. Estatu barruko hegaldien kopuruak % 2,1 hazi zen, eta nazioartekoa % 9,8.

Donostiako Aireportuan ere gora egin du bidaiarien trafikoak, % 2,7, hain justu. 199.492 pertsonek erabili dute Hondarribiko aireportua.

Irailean, ordea, apur bat (% 1,1) behera egin du bidaiarien kopuruak, eta 24.220 pertsonak erabili dute.

Donostiako Aireportuak hegaldi erregularrak eskaintzen ditu urte guztian Madril eta Bartzelonara, eta udan, baita Londresera eta Palmara ere.

Merkantziak

Arabako Aireportuari dagokionez, % 16,3 egin du gora merkantzien trafikoak. 2016ko lehen bederatzi hilabeteetan 38.711 tona mugitu dituzte Forondan.

Denbora tarte honetan 34.417 bidaiarik erabili dute Gasteizko aireportua; irailean, 1.535.

Forondako aireportua gauez bakarrik zabaltzen dute, 12 orduz. Gainerakoan, noizbehinka programatutako bidaiarien hegaldiak izaten ditu.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X