Forondako aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ryanair Forondako aireportura itzuliko da martxoaren 26tik aurrera

Kostu txikiko hegazkin konpainiak Milanera eta Tenerife hegoaldera hegaldiak eskainiko ditu astean bitan. Guztira, lau hegaldi izango dira.
Iragarkia
Ryanair hegazkina
18:00 - 20:00
2017ko martxoan hasiko da Ryanair Gasteiztik lan egiten

Ryanair Irlandako kostu txikiko hegazkin konpainia Gasteizko Foronda aireportura itzuliko da 2017an, eta martxoaren 26tik aurrera Milanerako eta Tenerife hegoalderako hegaldiak eskainiko ditu. Astean bitan Gasteiz Milanekin eta Tenerife hegoaldearekin lotuko du, guztira lau hegaldi.

Martxoaren 26an irtengo da Forondatik Bergamo-Milango aireportura lehendabiziko hegaldia eta martxoaren 29an, ostera, Forondatik Tenerife hegoalderako lehendabizibikoa, Jose Espartero Ryanairren Espainian eta Portugalen duen salmenta eta merkatu arduradunak gaur kazetarien aurrean azaldu duenez.

Gasteizko aireportua sustatzeaz arduratzen den VIA sozietate publikoak eta Irlandako konpainiak lorturiko akordioari esker itzuliko da Ryanair Forondako aireportura.

Gutierrezek azaldu duenez, lau urteko kontratua esleitu diote Ryanair konpainiari eta urtean 800.000 euroko diru-laguntza publikoa jasoko du, 3,2 milioi euro guztira.

VIA sozietate publikoak iragarri zuenez, 2018an Gasteiztik Bukarestera (Errumania) eta Palmara (Balear Uharteak) joateko aukera izango da eta 2019. urtean, ostera, Malagara. Hala eta guztiz ere, Ryanairreko arduradunak zehaztu du oraindik ez dutela erabaki urte horietan norako hegaldiak eskainiko dituzten.

 

uzten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X