AHT-a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bergarako lotunea desblokeatuko du Espainiako Sustapen Ministerioak

Espainiako Gobernuak Euskal Y-a azkarrago eraikiko duela iragarri du eta EAEko hiriburuetan trena lurpetik sartzeko aukera aztertuko duela jakinarazi du.
18:00 - 20:00
Tapiak eta De la Sernak AHTren obrak azkartzeko ekimena adostu dute

Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak gaur, Gasteizen Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin bildu eta gero, esan duenez, Espainiako Ministroen Kontseiluak Bergarako lotuneko eragozpen teknikoak desblokeatzeko ekimen bat onartuko du ostiralean. AHTaren proiektuari dagozkion lan horiek garatzekoa ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan trena lurpetik sartuko ote den aztertzeko konpromisoa ere hartu du De la Sernak.

Iñigo de la Serna eta Arantza Tapia EAEko proiektu estrategikoak, tartean Abiadura Handiko Trena, aztertzeko bildu dira gaur.

Hain zuzen ere, Sustapen ministroak azaldu duenari jarraituta, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Bergarako lotunea “desblokeatzeko” ekimen bat onartuko du; EAEko hiriburuetatik etorritako trenbideek bat egingo dute Gipuzkoako udalerri horretan. De la Sernaren hitzetan, akordioak egungo egoera “askatuko du” eta Euskal Y-a, “Euskadirekin partekatutako proiektua”,  azkartuko du.

Halaber, trena Bilbon, Donostian eta Gasteizen lurpetik sartzeko aukera (horren alde daude euskal erakundeak) aztertzeko konpromisoa hartu du Espainiako Gobernuko ministroak.

Eusko Jaurlaritzako sailburuak, bestalde, ministroaren “jarrera positiboa” azpimarratu du, eta bileraren berritasuna “egitasmo eta proposamenak aztertzeko prestasuna” izan dela erantsi du. Horregatik, “esker ona” erakutsi du.

EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen kritikak

Bi exekutiboen bileraren ostean egindako iragarpenak kritikak eragin ditu EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean. Koalizio abertzalean, Larraitz Ugarte legebiltzarkideak proiektua “berriro aztertzea” eskatu du, eta bilera EAJk eta PSE-EEk PPrekin duten “estalketa erritualean” sartu du.

Era berean, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak esan du bilera hau nazionalisten eta popularren arteko aurrekontu-negoziaketen emaitza dela. Halaber, alderdiak proiektua “ikustatu” beharra dagoela uste duela nabarmendu du, nahiz eta “jasangarriagoa” izan dadin hobeto hirietan lurperatuta izatea.

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizeko alkateak Ministerioak lurperatzea onartzea aintzat hartu du, “albiste bikaina” dela esanez. “Bideragarritasun ekonomikoa bermatzearen alde” egin du, ikuspuntu “errealista” batetik, baina “lehenbailehen” lan hauek burutzea ahalbidetzeko.

Eguzki talde ekologistak ere hitz batzuk esan ditu AHTa Gasteizera iristeari buruz; obra honek “hipoteka bat ezin du izan”, hiriarentzako “hondamendia” ekarriz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X