Prezio-igoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioak % 4,8 egingo du gora astearte honetan

Hala, joan den astean hotzaldiaren ondorioz izandako mailatik gertu egongo da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Errekord berria argindarraren prezioan

Argindarraren prezioa garestitu egingo da bihar, asteartea, eta orduko megawatt batezbestekoa 87,9 eurokoa izango da, gaurko ezarritako 83,85 euroak baino % 4,8 gehiago, alegia. Hala, joan den astean, hotzaldia zela eta, ezarritako maila gorenetatik hurbil egongo da prezioa. Merkatu iberriarreko Omie operadoreak emandako datuak dira.

2017an izandako bigarren prezio garestiena izango da biharkoa, joan den ostiraleko 88 euroko tarifaren ostean.

Erreferentzia hauek 2013ko abenduaz gero izandako garestienak dira. Orduan, handizkako merkatuko igoeren ondorioz, Espainiako Gobernuak enkante elektrikorako sistema (Cesur) bertan behera utzi zuen eta gaur egun indarrean dagoena ezarri zuen. Egungo metodo horren arabera, argindarrak orduero merkatuan duen prezioaren araberakoa da tarifa, hiruhileko erreferentzia kontuan izan beharrean.

100 eurotik gertu

Bihar, 21:00etan izango da argindarra garestien, handizkako merkatuan (pool) 99,1 eurotan egongo baita; merkeen, berriz, 05:00etan, 69,09 euroko batezbestekoarekin.

Eskariaren gorakadak ez ezik, baliabide hidraulikoen eskasiak, ikatza zein gasaren prezioak eta Frantziara esportazioak ere eragina dute azken prezioan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X