Energia aurrezteko aholkuak
ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA
1- Kontratatuta daukazun potentzia berrikusi. Gehiegizko potentzia batek faktura bikoiztea eragin dezake. Potentzia txikiagoa kontratatzeko aukera aztertu behar da.
2- Konpainiarekin harremanetan jarri, tarifa merkeagoak dituen jakiteko eta, beharrizanaren arabera, egokiena aukeratzeko.
ETXETRESNA ELEKTRIKOEN ERABILERA
3- Energetikoki eraginkorrenak diren etxetresna elektrikoak erosi, A mailakoak, eta zentzuzko erabilera eman:
- Garbigailua: erabat betetzen denean jarri martxan, neurrizko tenperaturadun programak aukeratuta; izan ere, energiaren % 90 ura berotzeko erabiltzen da. Arropa 60 ºC-tan garbitu beharrean, 30 ºC-tan garbitzen bada, energia gastua erdira murrizten da.
- Hozkailua eta izozkailua: fabrikatzaileak gomendatutako tenperaturan jarri biak. Jaisten den gradu bakoitzeko, energiaren kontsumoa % 5 hazten da. Ateak ahalik eta denbora laburrenean izan behar dira irekita.
- Labea: beharrezkoa denean soilik zabaldu behar da atea; izan ere, atea irekitzen den bakoitzean pilatutako beroaren % 20 galtzeko arriskua dago. Egosketa amaitu aurretik itzali labea, pilatutako beroarekin nahikoa izango baita prozesua amaitzeko.
- Ontzi-garbigailua: platerak ur beroarekin garbituta, energia gehiago (% 40) kontsumitzen da, ontzi-garbigailuarekin eginda baino. Garbigailua guztiz beteta egon arte ez da martxan jarri behar. Programa egokia aukeratu behar da.
4- Tresna elektriko guztiak deskonektatu behar dira. Itzalita egon arren, telebistak, mikrouhin labeak edo ordenagailuak energia kontsumitzen jarraitzen dute, argindarrari konektatuta baldin badaude. Ezkutuko kontsumoa esaten zaio nahita egiten ez den kontsumo horri. 'Standby' egoeran dauden aparatuek energiaren % 15 kontsumi dezakete hilean.
ARGIZTAPENA
5- Argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu behar da.
6- Lanpara goriak edo halogenoak dauden geletatik ateratzean, argia itzali.
7- Argia denbora luzez piztuta egongo den tokietan, hala nola, egongelan edo sukaldean, kontsumo baxuko lanparak edo fluoreszenteak jartzea komeni da. Bonbilla goriekin alderatuta, % 80 aurrezten da kontsumoa.
KLIMATIZAZIOA
8- Termostatoa 20 ºC-tan jarri behar da, horixe baita tenperatura egokiena etxe batean. Igotzen den gradu bakoitzeko, % 7 hazten da kontsumoa.
9- Gauetan berogailua itzaltzea komeni da, edo gutxienez termostatoaren tenperatura 17-19 ºC-tan jartzea, muturreko hotz egiten ez duen tokietan, behintzat.
10- Egunez, pertsianak igo, eguzkiaren argia eta beroa aprobetxatzeko. Gauean, pertsianak jaitsi eta gortinak itxi, beroa galtzea ekiditeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.