Lan-poltsa: Administrazioko Goi Mailako Kidegorako baldintzak
Administrazio alorreko zazpi lan-poltsetan sartzeko hautaprobetan izena emateko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. Otsailaren 3an amaituko da eskaerak aurkezteko epea, eta Administrazioko Goi Mailako Kidegoko lan-poltsaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira:
1. 16 urte beterik eta 65 bete gabe izatea.
2. Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna edukitzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estatu batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Gainera, aurreko paragrafoetan aipatu gabeko atzerritarrek ere har dezakete parte, Espainiako Estatuan bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratua gauzatu aurretik, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela egiaztatu beharko dute. Pertsona hauek lan-kontratupekoak bakarrik izan ahalko dira.
3. Titulazioa: Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo Gradua
4. Egin beharreko zerbitzuak burutzea eragotziko duen gaixotasun edo ezintasun fisikorik ez izatea, lanpostua desgaitasunen bat duten pertsonen beharrizanei egokitzeko ezar daitezkeen neurriak gorabehera.
5. Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita edo kaleratua ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
6. Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko auzian sartuta ez egotea.
Bestalde, deialdi honen helburua Administrazioko Goi Mailako Kidegoko lan-poltsa handitzea da, aldi baterako zerbitzuak betetzeko baldintza hauetan:
Kokapen geografikoa: Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Autonomoen edozein egoitzatan Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetan
Administrazioarekiko lotura: Aldi baterako lan-kontratua, txanda-kontratua edo bitarteko funtzionarioen izendapena.
Gutxieneko ordainsaria: 41.910,58 euro gordin urteko.
gordin urteko.Zure interesekoa izan daiteke
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.