Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP, aurrekontuak babesteko prest, 'muturreko ezkerrari' aurre egiteko

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposatutako zerga erreformaren "noraezari" kontra egin behar zaiola uste dute 'popularrek'.
Anton Damborenea. EiTB
Anton Damborenea, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan. EiTB

"Aurrekontu proiektua babesteko prest gaude muturreko ezkerrak proposatzen duen noraezari aurre egiteko". Argi hitz egin du Anton Danborenea EAEko PPren bozeramaile ekonomikoak, 2017ko aurrekontuak tarteko, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin egindako bileraren ostean.

Jaurlaritza aurtengo aurrekontuak aurrera ateratzeko babes bila dabil, eta horren harira, bilera sorta abiatu zuen atzo Azpiazuk. EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu zen asteartean, eta gaur, PPren ordezkaritzaren txanda izan da. Damborenea bera, Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusia eta Borja Semper Legebiltzarreko bozeramailea izan dira Lakuan.

Hain justu, bezperan ezkerreko bi alderdiek proposatutako zerga erreforma hartu du ahotan PPk, saihestu beharrekoa dela esateko. "Erdi mailako klaseei zergak igotzearen kontra gaude", adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritzari aukeratzeko deia egin dio: "Esan dezala aurrekontuak norekin adostu nahi dituen: gurekin, EH Bildurekin edo Podemosekin".

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizio gobernua boto baten faltan dago aurrekontuak onartu ahal izateko. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, talde "guztiek" egindako proposamenak aztertzeko prest dago, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposatutakoak onartzeko "zailak" direla aitortu badu ere.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Concentración de los trabajadores de JM ikastetxea frente a la sede del Gobierno vasco en Bilbao.



EUROPA PRESS

14/5/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Bilboko JM ikastetxeko 59 langile kaleratzeko erabakia

ELA sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Auzitegi Gorenak kaleratze kolektiboaren aurkako errekurtsoa onartu izanak agerian uzten du porrot egin zuen Jesuitinas ikastetxearekin bat egitea eta langileak kaleratzea prozesu "iluna eta gaizki kudeatua" izan zela, eta horrek "familien kezka eta ikasleen matrikulazio-desbideratzea" eragin zituela, "ikastetxea behin betiko ixtera kondenatu" arte; "guztia, Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin eta konplizitatearekin", sindikatuaren arabera. 

GRAFCAV9524. VITORIA, 02/07/2025.- El paro registrado en Euskadi ha bajado en 1.268 personas en junio con respecto a mayo, lo que supone un descenso del 1,21 %, hasta situarse en los 103.391 demandantes de trabajo. Según los datos del Ministerio de Trabajo y Economía Social difundidos este miércoles, respecto al mismo mes del pasado año el desempleo también ha descendido en el País Vasco, en concreto en 2.976 personas, un 2,80 % menos. Por noveno mes consecutivo, la evolución interanual ofrece un saldo negativo. En la imagen una persona sale de la oficina de Lanbide del barrio de Salbura en la capital vasca. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Langabezia-tasa % 8,23ra igo da EAEn eta % 9,09ra Nafarroan, lehen hiruhilekoan

Iazko lehen hiruhilekotik aurtengo lehen hiruhilekora, 6.700 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn (% 8,08), eta 5.800 gehiago Nafarroan. Landunen kopuruak ere gora egin du Euskadin (7.700 gehiago) eta behera, berriz, Nafarroan (1.300 gutxiago). Bestalde, Espainiako Estatuan 231.500 langabe gehiago erregistratu dituzte 2026ko lehen hiruhilekoan, 2013tik izandako hiruhilekorik txarrenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X