% 80ko jarraipena sindikatuen arabera; % 43koa Jaurlaritzaren esanetan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan gaurko deitutako greba %80ko jarraipena izaten ari da, sindikatuek jakitera eman dutenez, baina Eusko Jaurlaritzak % 43ra jaitsi du zenbakia.
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek deitu dute protesta, "murrizketa politikak alde batera utzi, lan-baldintzak hobetu eta pertsonen eta jendartearen garapen integrala lehentasun izango duen hezkuntza publikoa aldarrikatzeko".
Aitziber Perez LABeko bozeramaileak esan duenez, gaurko grebak izan duen jarraipen zabalak argi eta garbi erakutsi du Hezkuntzako langileen egoera zein den. Langile horiek hezkuntza sistema hobetzeko duten konpromisoa ere agerian geratu dela gaineratu du.
Hezkuntzako negoziazio mahaiaren bileren maiztasuna legeak ezartzen duen gutxienekora mugatu dela salatu du LABeko kideak. "Benetako negoziazioa" egon dadin, Jaurlaritzak "benetako proposamenak" egitea ezinbestekoa dela esan du.
Ildo beretik mintzatu da Xabier Irastorza ELAko ordezkaria ere. Horren arabera, Hezkuntzako milaka langileek erakutsi diote gaur Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari errealitatea zein den. Sindikatuek mahai gainean jarritako eskariak “oinarrizkoak” direla esan du. "Ez dugu bakarrik lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzen, hezkuntza sistema hobeagoa eskatzen dugu", azpimarratu du.
Azterketa garaian greba deitzeagatik Uriartek sindikatuei arduragabekeria leporatu dio asteon. Hitzoi Irastorzak erantzun dio azterketa garaian ikasleak astebetez ordezko irakaslerik gabe egotea dela benetako arduragabekeria.
"Hezkuntza inbertsioa, plantillak eta baliabideak handitzea eskatzen dugu. Onartezinak diren behin-behinekotasun mailak murriztea. Gelako ikasle kopurua murriztea. Soldatetan, ordezkapenetan, bajetan, erretiroan... ezarritako murrizketak alde batera uztea. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea. LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea. Eta hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera utziz, hezkuntza berdintasuna, justizia soziala, integrazio eta gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizko tresna izatea", nabarmendu du ELAk.
Ana Perez Steilaseko kidea ere Uriarte sailburuari zuzendu zaio, Hezkuntza sistemaren errealitatea irakasleek ezagutzen dutela esanez. Azken urteotako murrizketak salatu ditu.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak asteon esan duenaren aurka, sindikatuek berretsi dutenez, "gure hezkuntza sistemaren premia larrienei erantzuten die eta irtenbideak eskaintzen dizkie aipaturiko aldarrikapenek". Hori dela eta, "LAB, ELA eta Steilas sindikatuok Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, orain arteko jarrera alde batera utzi eta egoera honi irtenbidea emango dien proposamen zehatzak mahai gainean jar ditzala grebara deiturik dauden kolektibo ezberdinetan".
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek manifestazioa deitu dute EAEko hiriburuetan, 12:00etan. CCOO Euskadik, aldiz, elkarretaratzea egin du Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean.
Jaurlaritzaren arabera, %43k egin dute bat lanuztearekin
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere, Ikuskaritza zerbitzuaren bidez, irakaskuntza publikoan deitu duten greba eguna izaten ari den jarraipenaren inguruko datuak jaso ditu. Horren arabera, ikastetxeetako zuzendaritzek emaniko datuak kontuan hartuta eta ikastetxeen %86ren gaineko informazioa izanda, grebara deituta zeuden langileen %43,27k egin dute lanuztearekin bat.
Hezkuntza Laguntzeko Espezialistei dagokionez, une honetan 433 espezialista ari dira greba jarraitzen. Parte hartzea une honetan aztertutako ikastetxeetako profesionalen %50,58an kokatzen da.
Hezkuntza Sailaren menpeko sukaldeko eta garbiketa langileen artean, 127 profesionalek jarraitu dute greba. Parte hartzea une honetan aztertutako ikastetxeetako profesionalen %45,68an kokatzen da.
Haurreskolak Partzuergoan, eskolen %100aren gaineko informazioa jasorik, 829 profesionalek egin dute greba, 1.325 hezitzaileko kidegoan. Datu horrek %62,57ko jarraipena esan nahi du Haurreskolak Partzuergoko langileen artean.
Gurasoak, sindikatuekin bat
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) maiatzaren 16an eta 23an egitekoak diren protestekin bat egiteko deia egin du, eta hilaren 20an EAEko hiriburuetan deituta dauden manifestazioetan parte hartzea eskatu du.
EHIGEk esan du bat datorrela aldarrikapenekin, eta, azaldu duenez, "euskal eskola publikoan aplikatzen ari diren murrizketen erakusle bat baino gehiago da, azken urteetan salatu ditugunak (azpiegiturak, curriculumak, ikasleen guraso elkarteei zuzendutako diru-laguntzak, etab.)".
ntzak, etab.)".Zure interesekoa izan daiteke
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak ibiliko dira. "Hitzarmen duina" aldarrikatzen dute, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Langileei zuzendutako izen-emateak berriro ireki dituzte, baita lan-poltsa zabaldu ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.