Estimazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20.000 pertsona baino gehiago kaltetu ditu Popularraren salmentak Euskadin

Akziodunak eta bonuen edukitzaileak dira kaltedunak. Popularrak 60 bulego baino gehiago ditu Euskadin eta, horietan, 350 langile inguruk egiten dute lan.
Banketxearen bulego bat, Madrilen. Argazkia: EFE
Banketxearen bulego bat, Madrilen. Argazkia: EFE

Popular banketxearen salmentak 20.000 pertsona kaltetu ditu Euskadin, LEAN Abogados bulegoak eskainitako lehen estimazio baten arabera. Akziodunak eta bonuen edukitzaileak dira, eta horietako batzuk hasi dira biltzen euren "eskubidea defendatzeko" eta epaitegietarako jotzeko aukera aztertzeko.

Popularrak 60 bulego baino gehiago eta 350 langile ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Abokatuen bulego honek egindako kalkuluen arabera, 20.000 dira kaltedunak, gehienak akziodun edo inbertsore txikiak.  Inbertsioa 190 milioi euro ingurukoa ei da.

Santanderrek euro baten truke erosi zuen atzo Popular. Salmentarekin, Popular banketxeko akzioek "balio guztia galdu dute, armotizatuta geratu baitira", azaldu dute LEAN Abogados taldekoek. "300.000 akziodunek egindako inbertsioa galdu dute, eta gauza bera pasatu zaie 2013 eta 2015 urteen artean jaulkitako bonu bihurgarri kontingenteen jabeei (1.250 milioi euroko balioa), akzio bihurtzen ziren eta". Menpeko Zorraren (684 milioi) jabeek ere inbertsioa galdu dute.

Abokatu bulego honen arabera, inbertsore gehienek ez dute dirutza berreskuratuko, baina "kasu batzuetan helegitea aurkeztu ahalko da". 2016ko maiatzean egindako kapital handitzean (2.5000 milioi euro) akzioak erosi zituzten pertsonek aukeraren bat izan lezakete, LEAN taldeko adituen esanetan.

ituen esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un centenar de trabajadores han participado en la movilización



REMITIDA / HANDOUT por ESK

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du

Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X