'Euskal Y'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTaren lanak onartu ditu Adifek Bergarako lotunean

Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du.
aht
AHT. Argazkia: EiTB.

Adifeko Administrazio Kontseiluak Bergarako lotunearen lehenengo tartea egiteko baimena eman du, eta, hortaz, 'Euskal Y'-aren AHTaren lanak desblokeatu dituela jakinarazi du gaur Iñigo de la Serna Sustapen ministroak.

Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, lehiaketa publikoa deituko dute lanen esleipena egiteko.

Lehen tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua dauka, 5,1 kilometroko ibilbidea izango du, eta Arrasate, Bergara eta Elorriotik igaroko da.

Proiektuak jasotakoaren arabera, hiru tunel egingo dituzte tarte honetan: Udalaitz ekialdea, Udalaitz mendebaldea eta Kortazakoa. Halaber, Angiozarren tunel artifiziala egingo dute, eta Arantostein, biaduktu bat.

De la Sernak honen berri eman du goizean Lezon, Gaintxurizketa tunela handitzeko lanak ikuskatzen izan ostean. Lan horiek Astigarraga eta Irun arteko tartean hirugarren erraila egiteko lanen barruan daude.

Lanak 2013an bukatuko dituztela aurreikusten du Sustapen Ministerioak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik galdetu du ea "nor den ausarta" Tubos Reunidosen inbertitzera ausartzen dena

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak bere buruari galdetu dio ea "nor den ausarta" Tubos Reunidosen inbertitzera ausartzen dena, pilatutako zorraz gain, orain Ekialde Ertaineko gerraren ondorioek ere jo baitute. Radio Euskadin, Jauregik ohartarazi du horrek "shock bikoitza" eragin duela euskal industrian; izan ere, Trumpen Administrazioaren muga-zergen ondoren, AEBk Iranen aurka egindako gerrak eragina izan du energiaren, logistikaren eta merkatuen galeraren alorrean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X