GREBA HEZKUNTZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakasleen % 70ek egin dute greba, sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren ustez

28.000 irakasle zeuden grebara deituta unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan, lan-baldintza hobeak eskatzeko.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek unibertsitatez kanpoko Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deitu dituzte gaur, eta, sindikatuek emandako datuen arabera, irakasleen % 70ek egin dute bat grebarekin. Lanuzteak jarraipen handia izan du Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bereziki. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esanetan, ikastetxeen % 94ren gaineko informazioa izanik, irakasleen % 45,95ek egin dute greba. Guztira, 28.000 langile daude grebara deituta unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

Gainera, sindikatuek deituta, manifestazioak egin dituzte, 12:00etan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, "milaka lagun irten dira kalera hezkuntza publikoan egun bizi dugun egoera salatu, gure aldarrikapenak plazaratu eta egoerari konponbidea emango dion edukiz beteriko benetako negoziazio prozesu bat garatzea eskatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari".

Aldarrikapenen artean, Hezkuntzan egindako inbertsioak Europan bestekoak izateko handitzea, 1.800 irakasle gehiago kontratatzea, behin-behinekotasun tasa % 38tik 6ra jaistea, ikasleen ratioak % 10 murriztea eta soldata murrizketak lehengoratzea eskatzen dute.

Salatu dutenez, orain arte Eusko Jaurlaritzak ez du benetako negoziazio bati ekiteko asmorik erakutsi. Hori dela eta, irakasleen eta hezkuntza publiko osoaren "egoeraren larritasunari" eta aldarrikapenei erantzungo dien negoziazio bati abiatzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari. "Horrela ez bada, greba eta mobilizazio dinamika mantentzea beste biderik ez digu utziko", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X