Lan-gatazka Hezkuntzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek aurrerapausotzat jo dute Hezkuntza Sailaren proposamena

Sindikatuek esan dute negoziazioa hasteko abiapuntua izan daitekeela, proposamen horrek beraien aldarrikapen guztiak biltzen ez baditu ere.
Hezkuntza Publikoko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Hezkuntza Publikoko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE

Sindikatuek aurrerapausotzat jo dute Hezkuntza Sailak egindako proposamena, negoziazioari ekiteko balioko duelakoan. Eusko Jaurlaritzak esan du "hobekuntza garrantzitsuak" jarri dutela mahai gainean.

Hezkuntzako Mahai Sektorialak bilera egin du gaur goizean. Alde batean, sindikatuak eseri dira (ELA, LAB, STEILA, CCOO eta  UGT) eta bestean, Hezkuntza Saileko ordezkariak. Azken hileotan hainbat greba deitu dituzte sindikatuek, azkenekoa joan den abenduaren 13an.

Hezkuntza Sailak neurri zehatz batzuk proposatu dizkie gaurko batzarrean: 2018an, Bigarren Hezkuntzan eta Lan Heziketan 1.511 lanpostuko lan deialdi publikoa egitea; 60 urtetik gorako irakasleen lanaldiak murriztea; Lehen Hezkuntzako klaseetan errefortzuak jartzea; eta bitarteko irakasleen egonkortasuna hobetzeko neurriak.

Bilera amaituta, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak "egoerak eskatzen duen maila" eman dezatela eskatu die sindikatuei, "lan-gatazkak eskoletako egunerokoan gehiago eragin ez dezan".

Bestalde, sindikatu gehienek onartu dute Hezkuntza Sailak egindako proposamena negoziatzen hasteko abiapuntua dela, baina ohartarazi dute planteamendu horrek ez dituela beharginen lan-baldintzak hobetzeko egin dituzten aldarrikapen guztiak betetzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X