BPGak % 2,9 egin du gora 2017an, EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasa % 2,9koa izan da 2017an, 2016an baino bi hamarren gutxiago. 2017ko hirugarren hiruhilekoan, EAEko BPGaren urtebeteko tasak % 3 egin du gora. Enpleguak ere, gora egin du EAEn, eta urtebeteko tasa % 2,1ean kokatu da.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) astearte honetan jakinarazi duenez, ekonomiak hiru lurraldeetan egin du gora: % 3 Araban, % 2,9 Bizkaian eta % 2,8 Gipuzkoan.
2017an, lehen sektorea salbuetsirik, sektore guztiek izan dute hazkundea: zerbitzuek % 3,1 egin zuten gora, industriak % 2,7 eta eraikuntzak % 2,5.
Bestalde, enpleguak (lanaldi osoko lanpostuei dagokienez) % 2,1 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuta.
Industriaren hazkundean eragin handiena manufaktura-industriak izan du (% 2,8 egin du gora). Zerbitzuetan, jokaera ona izan dute merkataritza, ostalaritza eta garraioak (% 3,7ko hazkundea), "gainerako zerbitzuek" % 2,8 egin dute gora, eta administrazio publikoak, hezkuntzak, osasunak eta gizarte zerbitzuek hazkunde motelagoa izan dute (% 2,7koa).
Barne eskariak % 3 egin du gora, baina BPGaren % 2,9ko hazkundea kontuan izanik, 2017an kanpoan saldutakoak "ekarpen negatibo txikia" eragin du.
Inportazio orokorren harira, esportazioena baino "dinamikoagoa" izan da 2017ko emaitza.
Enplegua
Enpleguaren hazkundean eragin handiena zerbitzu sektoreak izan du (% 2,2 egin du gora).
Ekonomia eta Ogasun sailburuaren iritzia
Pedro Azpiazuk "positibotzat" jo du 2017ko jardunaldi ekonomikoa, eta batez ere, enpleguaren hazkundea balioetsi du, 19.000 lanpostu sortu baitziren iaz EAEn.
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Azpiazuk aditzera eman duenez, enpleguaz gain, inbertsioak zein produktibitateak ere egin dute gora.

Josu Erkoreka (erdian), Beatriz Artolazabalekin eta Pedro Azpiazurekin. Argazkia: EFE.
Halaber, EAEko ekonomiaren "hazkunde erritmo egonkorra" azpimarratu du Azpiazuk. Horren harira, enpleguaren hazkundea (% 2,1) daturik esanguratsuena dela gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak abenduan aurreikusitakoa baino hamarren bat handiago izan baita. Hori horrela, 19.000 lanaldi osoko enplegu berri sortu ziren, eta batez beste 935.000 enplegu izan ziren (2011tik izandako handiena).
2018ra begira, hazkunde "aukera lagungarriak" izango direla azaldu du sailburuak, eta aurreikusitako BPGren hazkunde datua (% 2,5ekoa) mantendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Ignacio Perez Iglesias: "Kezkatuta eta triste nago"
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek adierazi duenez, "behar dena" hitz egiteko prest dago, baina EHUn gauza handiak egiteko aukera paregabea galtzen ari dela uste du.
Euskal kofradiek Kofradia Basque Seafood sortu dute, baxurako arrantza modernizatzeko
Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioek, Hazilur sozietate publikoarekin batera, Kofradia Basque Seafood enpresa eratu dute, Ondarroan. Nobedade nagusien artean, laugarren eta bosgarren gamako produktuen lerro bat garatuko du konpainiak, arraina xerratu, ontziratu eta kozinatzeko moduan elaboratzeko.
Eusko Jaurlaritzak inoizko partidarik handiena bideratuko du 2026an etxebizitza sustatzeko: 596 milioiko inbertsioa, 3.669 etxebizitza egiteko
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak 2026rako kontuak aurkeztu ditu, aurreko urtean baino % 14 altuagoak. Denis Itxaso sailburuak iragarri du 1.700 etxebizitza babestu baino gehiago eraikiko direla, eta Visesa baliabide propio gisa onartuko dutela.
3.346 milioiko aurrekontua aurkeztu du Hezkuntza Sailak, langileen arlora eta inklusio-programetara bideratutakoa nabarmenduz
Begoña Pedrosak "funtsezko zerbitzu publikoak indartzea" bilatzen duten kontuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, "herritarren benetako arazoetan arreta jarriz".
Imanol Pradales: "EHUk ez du inoiz hainbeste baliabide izan"
Lehendakariak adierazi du EHUren aurrekontua % 6,9 handituko dela 2026an. Horrez gainera, 2025ean % 5,2ko igoera izan duela esan du eta, beraz, bi urteren buruan ohiko aurrekontua % 12 handitu dela azpimarratu du.
Bengoetxeak instituzioek EHU errespeta dezaten eskatu du, eta premiazko bilera galdegin dio lehendakariari
Horrela erantzun dio Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak Perez Iglesias sailburuari, Eusko Legebiltzarreko agerraldian ukatu egin baitu unibertsitate publikoak behar baino diru gutxiago jasotzen duenik. Iglesiasen hitzetan, 2026rako esleitutako aurrekontua "zifra errekorra" da.
Horrelakoa izango da Bekadunen Estatutu berria: gastuak konpentsatzea, praktikaldiak mugatzea eta enpresei kontrol gehiago egitea
Espainiako Gobernuak Bekadunen Estatutuaren aurreproiektua onartu du, prestakuntza praktikoan daudenen eskubideak bermatzeko.
Petronorreko langileek greban jarraitzen dute eta aldagelen kontua ukatu dute
Hori jakinarazi dute batzordearen ordezkariek Kutxabankek Bilbon dituen bulego orokorren aurrean deitutako langileen kontzentrazioan. Beharginek akordioa atzera bota dute eta auzitegietan argituko da afera.
Eusko Jaurlaritzak EHUrekin duen "konpromiso irmoa" azpimarratu du Perez Iglesiasek
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak EHUri 2026an egingo dion ekarpen arrunta 339 milioi eurokoa da, aurtengo urtean baino % 6,9 gehiago bideratuta. Eta azaldu du unibertsitate publikoari esleitutako diru kantitatea inoizko handiena dela.
Urrian, langabezia-tasa % 0,60 igo da EAEn, eta % 2,04, Nafarroan, iraileko datuekin alderatuta
2024ko urriko datuen aldean, ordea, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta 1.129 gutxiago (% 3,75) Nafarroan. Bestalde, irailetik urrira, afiliazio-kopurua % 1,32 hazi da EAEn, eta % 0,89, Nafarroan.