Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edesa Industrialeko lan-erregulazio txostena adosteko epea akordiorik gabe amaitu da

Akordiorik ez dagoenez eta enpresa erosteko eskaintzarik iritsi ez denez, langile guztiak (150 inguru) kaleratuko dituzte.
Edesa Industrialek Arrasaten duen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Edesa Industrialek Arrasaten duen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

Edesa Industrial ixteko lan-erregulazio txostena negoziatzeko epea gaur amaitu da, langileekin akordiorik lortu gabe eta jarduera mantentzea ahalbidetuko lukeen eskaintzarik jaso gabe, CNA taldeak jakinarazi duenez.

Horrela bada, hartzekodunen konkurtsoa zuzentzen ari den epaileak Edesa Industial likidatzeko izapideak abiaraziko ditu eta, ondorioz, langile guztiak (150 inguru) kaleratuko dituzte.

CNAk ohar batean azaldu duenez, "sindikatuek uko egin diote kaleratzeen baldintzak adosteari" eta ez zaie enpresaren jarduera mantentzeko "eskaintza sendorik" iritsi.

Edesa Industrialeko zuzendaritzak esan du orain arteko jarduerari eusteko ahalmenik ez duela, "egungo gastuak eta globalizazioa dela eta".

CNAk eta Edesak azpimarratu dute "konpainia martxan mantentzeko edozein eskaintza entzuteko prest" jarraitzen dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X