GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez dute Gipuzkoako hoteletako greba bertan behera utziko, 'ezer irmorik gabe'

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdia egin dute maiatzaren 23, 24 eta 25erako, Donostian egingo den nazioarteko turismo kongresuarekin bat eginez.
Gipuzkoako hotelak, greban
Gipuzkoako hotelak, greban

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek gaur iragarri dutenez, Gipuzkoako hoteletan maiatzaren 23, 24 eta 25erako iragarritako greba deialdia ez dute bertan behera utziko, ordurako hitzarmenaren negoziazio kolektiboari dagokionez ezer irmorik ez badago. Greba deialdiak bat egingo du Donostian egingo den nazioarteko turismo kongresuarekin.

Maddi Azpiazu ELAko ordezkariak Donostian egin den prentsaurrekoan azaldu duenez, Gipuzkoako hoteletako hitzarmenaren negoziazio kolektiboa "blokeatuta" dago pasa den urriaz geroztik. Haren esanetan, ez da negoziazio mahaia deitzea nahikoa izango greba deialdia bertan behera uzteko.

Aipaturiko lau sindikatuen eskari nagusiak hauek dira: soldata KPIa gehi % 1,5 igotzea 2017, 2018 eta 2019an edota hoteletako zerbitzuen azpikontratazioarekin amaitzea edo, gutxienez, hitzarmenaren baitan arautzea. Salatu dutenez, azpikontratazioak langileek lan baldintzak ezegonkortzen ditu eta, batez ere, zerbitzariei eragiten die.

Gipuzkoan irekiko diren hotel berrien ondorioz, sektoreko prekarietatea handitzea espero dute sindikatuek. Gaur egun, 1.600 pertsona inguruk egiten dute lan sektorean. Gaineratu dutenez, azpikontratatutako langileen eta gainerakoen arteko soldata tartea bikoitza izan daiteke, azpikontratatutako enpresa askok gutxieneko soldata aplikatzen dielako langileei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X