Pentsio duinen alde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsiodunek maiatzaren 26ko manifestazioan parte hartzeko eskatu diote Urkulluri

Pentsiodunek lehendakaria kritikatu dute, izan ere, horren esanetan, "pentsioen sistema ez dago 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioak ezartzeko moduan".
Arabako pentsiodunak Gasteizen bildu dira pentsio duinen alde. Argazkia: EFE.
Arabako pentsiodunak Gasteizen bildu dira pentsio duinen alde. Argazkia: EFE.

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak maiatzaren 26ko manifestazioan parte hartzeko dei egin dio Iñigo Urkullu lehendakariari, eta kritikatu egin dute; izan ere, Urkulluren esanetan, "pentsioen sistema ez dago 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioak ezartzeko moduan".

Milaka pentsiodun eta erretiratu bildu dira astelehen honetan berriro Bilboko udaletxearen aurrean pentsio duinen alde. Gaur ere, Mariano Rajoy Espainiako presidenteari kargua uzteko eskatu diote, eta EAJri "bustitzera ausartu dadin eta bere erantzukizuna atzera egin gabe onar dezala" eskatu diote.

Era berean, astelehenero elkarretaratzeak egiten jarraitzearen alde egin dute, maiatzaren 26an EAEko hiriburuetan egingo dituzten manifestazioekin politikariei "zaplazteko ona" emateko.

Mobilizazioekin hasi zirenetik "denak berdin jarraitzen du", salatu, eta "gure eskakizun bat ere ez da bete", gaineratu dute plataformako arduradunek.

Bestalde, Iñigo Urkulluk gaur goizean Radio Euskadin azaldu duenez, "pentsioen sistema gaur egun ez dago 1.080 euroko gutxieneko erretiro-pentsioak ezartzeko moduan". Horren harira, eskakizuna "ez dator bat" gutxieneko soldatarekin, gaineratu du lehendakariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X