BURTSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibex 35ek % 0,41 egin du gora, atzoko atzeraldiaren ondoren

Rajoyren aurkako zentsura mozioak eta Italiako krisi politikoak gogor astindu dituzte burtsak. Ibex 35 indizeak 9.600 punturaino iritsi nahi du gaurko saioan, atzoko galeren ondotik.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Ibex 35 Espainiako Burtsaren indize nagusiak % 2,49 egin zuen behera atzo, eta 9.600 puntuko mugatik jaitsi zen, otsailetik beherakadarik handiena. Espainiako Gobernuari aurkeztutako zentsura-mozioak eta Italiako krisi politikoa izan ziren, hein handi batean, atzeraldi horren eragile nagusiak.  Gaur, asteazkena, oso motel bada ere, goranzko joerarekin hasi du eguna Ibex 35 indizeak: % 41 hazi da.

Bost egunez jarraian beheranzko joera izan ondoren, 9.600 puntuko langara iristea da gaurko saioaren helburua.

Zorraren merkatuan, Espainiako arrisku-sariak behera egin du (atzo 137 puntu), eta 130 puntutan kokatu da gaur goizeko lehen orduan.

Saioa hasi denean, Bankia (+ % 1,9), Caixabank (+ % 1,9), Bankinter (+ % 1,8), BBVA (+ % 1,8), Santander (+ % 1,3) eta Sabadell (+ % 1,2)  izan dira gora egin dutenetako talde batzuk.

Galerekin jarraitzen duten, bestalde, ArcelorMittalek (- % 0,9), Amadeusek (- % 0,7), Viscofanek (-0,6 %), Gas Naturalek (-0,4 %) eta Grifolsek (-0,4 %).

 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X